Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia

Euskal Herriko Itzulia

19:08

Euskal Herriko Itzulia

6. eta azken etapa

Euskal Herriko Itzulia: Etapa eta Itzulia, Hornerrentzat

Andoni Beldarrain

Erreedakzioa

Alejandro Valverdek denbora galdu du erlojupekoan eta azkenean bigarren izan da sailkapen nagusian. Podiumeko hirugarren postua Beñat Intxausti euskaldunarentzat izan da.

76
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Chris Hornerrek (RadioShack) irabazi du 50. Euskal Herriko Itzulia azken etapan garaipena lortuz. Azken etapa Orion hasi eta Orion bukatu den erlojupekoa izan da.

Alejandro Valverde (Caisse d’Epargne) lider moduan iritsi da azken etapara, Hornerri segundo bateko aldea atereaz. Amerikarrak, ordea, zortzi segundo atera dizkio murtziarrari. Valverde bigarren izan da etapan eta bigarren sailkapen nagusian ere. Etapako hirugarren postua Monfortentzat izan da eta Beñat Intxausti euskaldunak podiuma osatu du sailkapen nagusian hirugarren postua lortuz.

Beñat Intxaustik (Euskaltel-Euskadi) Pearuden denbora bera zuen eta Joaquim Rodriguezek lau segundo ateratzen zizkion. Desabantaila hori jatea lortu du txirrindulari euskaldunak eta Itzulia hirugarren postuan bukatzea lortu du.

Euskal-Euskadik Itzuli bikaina burutu du

Euskaltel-Euskadi taldeak Euskal Herriko Itzuli ona burutu du. Ihesaldi guztietan egon dira, Amets Txurrukak mendiko sailkapena irabazi du, Samuel Sanchezek laugarren etapa irabazi zuen eta Beñat Intxaustik hirugarren postuan bukatu du Itzulia.

Euskal Herriko Itzulikon sailkapenak

Horrela bizi izan dugu etapa eitb.com-en

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    26 20:45 - 22:45 ESKUBALOIA | EHF: Bidasoa Irun vs Ystads IF HF

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena