Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia

Euskal Herriko Itzulia
1. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Australiarrak Kwiatkowski eta Zakarin gainditu ditu. Omar Fraile izan da jardunaldiko ihesaldiaren protagonista.


Albisteak (1)
Bideoak (2)
galeriak (1)
Michael Matthews (Orica GreenEdge) australiarrak irabazi du Euskal Herriko Itzuliaren lehen etapa eta, ondorioz, bera da probako aurreneko liderra. Jardunaldiak Bilbon izan ditu irteera eta helmuga eta hiru mendate puntuagarri egon dira.
Esprintean Michal Kwiatkovski poloniarra (Etixx-Quick Step) eta Ilnur Zakarin errusiarra gainditu ditu Matthewsek. Helmugara heltzeko kilometro gutxiren faltan erorikoa izan dute hainbat txirrindularik.
Omar Fraile (Caja Rural) izan da ihelsadiko protagonista nagusia. Bulgac eta Turgis txirrindulariekin batera, erasora jo du etapako 3. kilometroan, baina amaitzeko 17 bat kilometro geratzen zirenean tropelak harrapatu du.
2. etapa
Astearte honetan bigarren etapa jokatuko da (175,4 kilometro, Bilbo eta Gasteiz artean). Tropelak lehen mailako Orduña mendatea gainditu beharko du eta hirugarren mailako bost. Azkena, Zaldiarangoa helmugarako 10 kilometroren faltan kokatuta dago.
1. etaparen sailkapena:
1. Matthews (Orica-GreenEdge)
2. Kwiatkowski (Etixx-Quick Step)
3. Zakarin (Katusha)
4. Reza (FDJ)
5. Gallopin (Lotto-Soudal)
6. Simon (Cofidis)
7. Felline (Trek)
8. Agnoli (Astana)
9. Vakoc (Etixx-Quick Step)
10. Moreno (Katusha)
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar