Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia
Euskal Herriko Itzulia
1. etapa
Erredakzioa
Pintoko txirrindularia izan da onena Ordiziako helmugan, azken kilometroan Alejandro Valverde gainditu eta gero.
Albisteak (3)
Bideoak (4)
audioak (5)
Informazio gehiago (2)
Alberto Contadorrek (Tinkoff-Saxo) irabazi du Euskal Herriko Itzuliaren lehen etapa (Ordizia-Ordizia, 153,4 kilometro). Jardunaldiak zortzi mendate puntuagarri izan ditu, eta liderraren elastikoa Pintokoak jantzi du.
Erakustaldi ederra eman du Contadorrarek bigarren mailako Gaintzako igoeran (%13 eta %20ko maldekin). Azken kilometroan Alejandro Valverde gainditu du Contadorrek eta Movistarrekoa hamabost segundora helmugaratu da azkenean. Michael Kwiatkowski izan da hirugarren eta Mikel Nieve eta Mikel Landa zazpigarren eta hamargarren helmugaratu dira, hurrenez hurren.
Jardunaldiko ihesaldia Fabricio Ferrari (Caja Rural), Sicard (Europcar), Matteo Montaguti (Ag2r) eta Davide Villela (Cannondale) txirrindulariek osatu dute, baina helmugarako 25 kilometroren faltan tropelak harrapatu ditu.
Astearte honetan bigarren etapa jokatuko da, eta taldeak 155,8 kilometro egin beharko ditu Ordizia eta Urdazubi artean. Lau mendate egongo dira, bigarren mailako bi, hirugarren mailako bat eta lehen mailako beste bat, Lizaieta hain zuzen ere, 205. kilometroan.
Sailkapena
1. Alberto Contador (Esp/Tinkoff-Saxo) 4h05:07.
2. Alejandro Valverde (Esp/Movistar) 14.
3. Michal Kwiatkowski (Pol/Omega Pharma-Quick Step) 34.
4. Yury Trofimov (Rus/Katusha) 36.
5. Damiano Cunego (Ita/Lampre) d.b.
6. Jean-Christophe Peraud (Fra/Ag2r) d.b.
7. Mikel Nieve (Eus/Sky) d.b.
8. Cadel Evans (Aus/BMC Racing) d.b.
9. Roman Kreuziger (Rch/Tinkoff-Saxo) 54.
10. Mikel Landa (Eus/Astana) d.b.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa