Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia

Euskal Herriko Itzulia

08:34

Euskal Herriko Itzulia

Apirilaren 1etik 6ra

Euskal Herriko Itzuliak ibilbide gogorra aurkeztu du

Erredakzioa

Maldan gora bi etapa bukatuko dira, La Lejanakoa (3. etapan) eta ohikoa den Arrateko Igoerakoa (4.ean). Azken jardunaldia 22 kilometroko erlojupekoa izango da, Beasainen.

1:34
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2013ko Euskal Herriko itzulia aurkeztu da Donostian. Apirilaren 1ean hasiko da, Elgoibarren, eta 6an amaituko da Beasainen jokatuko den erlojuaren kontrako etaparekin. Ibilbide gogorra aurkeztu dute, eta guztira, 32  mendate gainditu beharko ditu tropelak.

Maldan gora bi etapa bukatuko dira, La Lejanakoa (3. etapan) eta ohikoa den Arrateko Igoerakoa (4.ean). Gainera, 5. jardunaldiak hamar mendate izango ditu, eta azken etapa 22 kilometroko erlojupekoa izango da, Beasainen.

21 taldek hartuko dute parte aurtengo edizioan. WorldTourrekoak aparte, Cofidis eta Caja Rural ere arituko dira. Besteak beste, Alberto Contador eta Samuel Sanchez iazko garailea dira Itzulia irabazteko faboritoak.

eitb.com-ek eta ETB-1ek zuzenean eskainiko dituzte Euskal Herriko etapa guztiak.

1. etapa. Astelehenean, apirilaren 1ean: Elgoibar - Elgoibar, 156,5 km
30 km. Asensio (2.)

72 km. Itziar (3.)
88,9 km. Endoia (2.)
100 km. Azurki (1.)
122,5 km. Kalbario (3.)
149,3 km. San Miguel (2.)

2. etapa: Asteartean, apirilaren 2an : Elgoibar - Vitoria/Gasteiz, 170,2 km
18,8 km. Elgeta (2.)
48,5 km. Gatzaga (2.)
114,3 km. Gasteiz (3.)
144,2 km. San Martín (3.)
161 km. Zaldiaran (3.)

3. etapa: Asteazkenean, apirilaren 3an: Vitoria/Gasteiz - Trapagaran/La Lejana, 167,7 km
46,5 km. Zarate (3ª)
105,6 km. Humaran (3ª)
133,2 km. La Reineta (2ª)
152,3 km. Cobaron (3ª)
Helmuga La Lejana (2ª)

4. etapa: Ostegunean, apirilaren 4an: Trapagaran - Eibar/Arrate. 151,6 km
59,4 km. Pagatza (2.)
86,6 km. Karabieta (2.)
96,6 km. Miñota (3.)
116,1 km. Ixua (1.)
130,2 km. San Miguel (2.)
149,6 km. Usartza (1.)

5. etapa: Ostiralean, apirilaren 5ean: Eibar - Beasain, 166,1 km
11,5 km. Azkarate (3.)
31,9 km. Urraki (1.)
40,5 km. Santa Agueda (3.)
59,5 km. Mandubia (3.)
83,7 km. Olaberria (2.)
99,4 km. Gabiria (3.)
112,1 km. Olaberria (2.)
133,7 km. Gabiria (3.)
147,1 km. Barbaris (2.)
160,3 km. Olaberria (2.)

6. etapa: Larunbatean, apirilaren 6an: Beasain - Beasain 22 kilometroko erlojupekoa

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena