Itzulia Basque Country 2022: Euskal Herriko Itzuliko 56. etapa zuzenean

Euskal Herriko Itzulia

21:01

#-6_etapa-#

EIBAR - EIBAR

Juan Ayusok irabazi du Itzulia, eta Carlos Rodriguezentzat izan da azken etapa

EITB Media

Juan Ayusok erasoa jo du Urkaregin, helmugatik 16 kilometrora, eta Mattias Skjelmosek ezin izan dio eutsi.

1:26
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Juan Ayusok (UAE) irabazi du 2024ko Itzulia Basque Country, eta Carlos Rodriguezek eskuratu du Eibarren jokatu den azkeneko etapa (137,8 km). Bi txirrindulariak ihes eginda iritsi dira helmugara, lehendabizikoak Urkaregi mendatean, helmugarako 16 kilometrora, erasoa jo ostean.

Hirugarren tokian sartu da Marc Soler (UAE), eta laugarrena izan da Mattias Skjelmose (Lidl-Trek), 41 segundora. Horrenbestez, txirrindulari daniarrak galdu egin du liderraren maillota.

Aurtengo Itzulia erorikoengatik gogoratuko dugu. Ostegunean, hainbat txirrindulari erori ziren, eta, besteak beste, Jonas Vingegaard, Primoz Roglic eta Remco Evenepoel lasterketatik kanpo geratu ziren, min hartuta. Ostiralean, Mikel Landa joan zen etxera, Urkiola igotzen hasi baino lehen lurrera erori ostean.

Izarrik gabe geratu zen Itzulia, eta sailkapen nagusia estututa: lehen hamar txirrindulariak 20 segundoren tartean iritsi dira azken etapara. Horrela, espero bezala, azken egunean erabaki da guztia, eta etapa ikusgarria izan da.  

Hainbat erasoaldi eta saiakera izan dira sailkapen nagusian gailentzeko. Alabaina, Ayusok 16 kilometroren faltan, Urkaregin, jo duen erasoa izan da erabakigarria. Rodriguezek haren gurpilari jarraitu dio, eta bien artean, atzean utzi dute Skjelmose liderra.

Daniarrak ez du etsi, eta azkeneraino saiatu da, baina ezinezkoa izan zaio aldea murriztea. Itzulia berea zela jakitun, Ayusok ez du esprinta lehiatu, eta Rodriguezek eskuratu du azken etapa.  

Horrenbestez, Ayusok, Rodriguezek eta Skjelmosek osatu dute Itzuliko podium nagusia, azken etapan ikuskizun ederra eman eta gero.

AZKENEKO ETAPA:

1. RODRIGUEZ Carlos (INEOS) 3:37:13

2. AYUSO Juan (UAE) d.b.

3. SOLER Marc (UAE) 0:41

4. SKJELMOSE Mattias (Lidl-Trek) d.b.

5. ONLEY Oscar (Team dsm) d.b.

6. MOLLEMA Bauke (Lidl-Trek) 1:31

7. MCNULTY Brandon (UAE) d.b.

8. BILBAO Pello (Bahrain-Victorious) d.b.

9. CHAVES Esteban (EF Education) 1:33

10. DEL TORO Isaac (UAE) 1:41

SAILKAPEN NAGUSIA:

1. AYUSO Juan (UAE) 15:56:50

2. RODRIGUEZ Carlos (INEOS) 0:42

3. SKJELMOSE Mattias (Lidl-Trek) 0:43

4. SOLER Marc (UAE) 1:23

5. MCNULTY Brandon (UAE) 1:46

6. BILBAO Pello (Bahrain-Victorious) 1:48

7. DEL TORO Isaac (UAE) 2:15

8. VAUQUELIN Kévin (Arkéa) 2:38

9. IZAGIRRE Ion (Cofidis) 3:06

10. BAUDIN Alex (Decathlon AG2R) 3:07

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 Zuzenean 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena