Itzulia Basque Country 2022: Euskal Herriko Itzuliko 4. etapa zuzenean

Euskal Herriko Itzulia

23:55

#-4_etapa-#

4. etapa

Steff Cras, larrien Itzuliko erorikoaren ondorioz: pneumotoraxa, eta hainbat saihets-hezur eta orno hautsita

EITB MEDIA

TotalEnergies taldeko txirrindulari belgikarrak, taldeak zehaztu duenez, eskuineko birikan du pneumotoraxa, eta bi orno ditu hautsita. Olaeta mendatea jaisten ari zirela jausi da, laugarren etapan izandako eroriko larrian.

  • Steff Cras. Argazkia: TotalEnergies (Twitter).

    Steff Cras. Argazkia: TotalEnergies (Twitter).

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

TotalEnergies taldeko Steff Cras txirrindulari belgikarra dabil larrien, Euskal Herriko Itzuliko laugarren etapan, ostegunean, izandako eroriko larrian tartean izan diren ziklistei erreparatuta; hain zuzen ere, Frantziako taldeak iragarri duenez, Crasek pneumotoraxa du eskuineko birikan, eta hainbat saihets-hezur eta bi orno ditu hautsita.

TotalEnergies taldeko txirrindulariak, istripu larrian lurrera joan diren gainerako ziklistei ere gertatu zaienez, etapako helmugarako 35 kilometro baino apur bat gutxiago gelditzen zirela jausi da (helmuga Legution izan da). Une horretan, tropelak, Cras tropel horretan zebilen, bihurgune bat hartu du, ezkerretara, eta dozena bat parte-hartzailek eroriko latza izan dute. Horren ondorioz, Itzulian azken garaipena lortzeko hautagai nagusietako batzuek lasterketa utzi behar izan dute, Primoz Roglicek, Jonas Vingegaardek edo Remco Evenepoelek kasu; Vingegaardek lesio larriak ditu. Jay Vine ere lesio larriak dituela ospitaleratu dute.

TotalEnergiesek, halaber, gehitu du Steff Crasek "hematomak, zauriak eta urradurak" dituela. Egun batzuk eman beharko ditu ospitalean, pixkanaka sendatzen hastea helburu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena