Itzulia Basque Country 2022: Euskal Herriko Itzuliko 4. etapa zuzenean
#-4_etapa-#
Apirilak 4, osteguna
EITB MEDIA
Txirrindulariek lau mendate gainditu beharko dituzte 63. Euskal Herriko laugarren etapan, horietako bi jardunaldiko azken 30 kilometroetan. Araban jokatuko dituzte etapako kilometro gehienak.
2024ko Euskal Herriko Itzuliaren 4. etapako profila. Irudia: itzulia.eus.
2024ko Euskal Herriko Itzuliaren laugarren etapa apirilaren 4an jokatuko dute, ostegunez, 159 kilometroko ibilbidea du, eta Etxarri Aranatzen hasi eta Legution amaituko da. Txirrindulariek hiru mendate puntuagarri igo beharko dituzte, horietatik bi lasterketako azken 30 kilometroetan, alegia, jardunaldiko tarte erabakigarrian. Araban izango da proba, eguneko kilometro gehienetan.
Opakua, Olaeta, Untzilla eta Leintz Gatzaga igoko dituzte 63. Euskal Herriko Itzuliko parte-hartzaileek laugarren etapa honetan. Opakuak 40,8. kilometroan du pankarta, eta 2. mailakoa da; gainerako biak, aldiz, 3. mailako mendateak dira. Antolatzaileen ustez, baliteke Opakuan gauzatzea jardunaldiko ihesaldia, eta aukera dago azken kilometroetan urduritasuna nagusitzeko, kontuan izanik hiru igoera puntuagarri nahiko gogor izango direla orduan.
Etxarri Aranatz eta Altsasu atzean utzita, Itzuliaren tropela Araban sartuko da, eta lasterketa Zalduondon eta Agurainen ikusi ahalko dute. Azken udalerri hori igarota ekingo diote Opakua igotzeari. 7,1 kilometroko mendatea da, eta % 5,8ko malda du, batez beste. Azazetan, Elorriagan, Uribarri Ganboan eta Legution izango da Itzulia jarraian; azken herri horretan, 107. kilometroan, etapako lehen esprint berezia jokatuko dute.
Han hasiko da eguneko zati erabakigarriena. Hortik aurrera, ziklistak etengabe arituko dira gora eta behera, eta pentsatzeko modukoa da irabazlea orduan zehaztuko dela. 3. mailako mendateak aztertuta, Olaeta 118,6. kilometroan dago, Untzilla 132,4.ean, eta Leintz Gatzaga 149,2.ean, alegia, helmugarako hamar bat kilometrora. Hanketan indar handia izatekotan, ziklistek mina egiteko moduko ibilbidea dute, 3. mailako mendate horietan. Untzillak 2,3 kilometroko ahalegina eskatuko die ziklistei, baina gogorra da, % 8,5eko malda duela; eta Leintz Gatzagak hiru kilometro ditu, ez da luzea, baina gogorra bada: batez beste, % 8,7ko malda du.
Marulandan izango da eguneko bigarren eta azken esprint berezia, 146,1. kilometroan. Jardunaldiko azken kilometroak lauak dira. Legution ebatziko da etapa nork irabazten duen, eta, halaber, nor hasiko den maillot horiaz jantzita biharamunean, bosgarren etapan; azken txirrindulari horrek bi egun izango ditu aurretik sailkapen nagusiko lehenengo postua defendatzeko.
PROFILA
--------------------
IBILBIDEA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 4. etapa (apirilak, 4).
Ibilbidea: Etxarri Aranatz-Legutio.
Distantzia: 159 kilometro.
Goranzko desnibel metatua: 2.405 metro.
Hasiera ordua: 13:31n.
Amaiera ordua: 17:42an (38 km/h); 17:30ean (40 km/h); 17:18an (42 km/h).
4. ETAPAKO MENDATEAK
4. ETAPAKO AZKEN KILOMETROAK
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa