Surf-a
Basque Team
EITB
Finalean, Janire jarri da txandaren buruan, hiru minutu igaro ondoren, eta inork ez dio lidergoa kendu.
Janire Gonzalez-Etxabarri. Argazkia: Basque Team.
Janire Gonzalez-Etxabarri surflariak irabazi du El Salvadorren jokatu den World Surfing Games Munduko Txapelketa, Sally Fitzgibbons australiarra gaindituz.
Janirek indartsu hasi zuen bere bigarren Munduko Txapelketa, lehen kanporaketan lehena izan zelarik. Bigarrenean, berriz ere gailendu zen, eta 14.10eko marka lortu zuen.
Laugarren kanporaketak Janire beraren eta Nadia Erostarberen arteko euskal lehia utzi zuen, eta Zumaiakoaren alde atera zen 0.07 puntugatik. Janirek aurrera egiten jarraitu zuen Munduko Txapelketako lehiaketa nagusian, baina hurrengo kanporaketan ezinezkoa izan zitzaion. Sally Fitzgibbonsek eskuratu zuen seriea eta Janire hirugarren postuan geratu zen.
Une horretatik aurrera, Janirek errepeskaren bidetik egin behar izan du aurrera. Errondaz erronda, Basque Teameko kirolaria final handirako sailkatu da.
Finalean, berriz ere Fitzgibbons australiarra, Arena Rodriguez perutarra eta Yolanda Sequeira portugaldarra izan ditu aurkari, eta Janire jarri da txandaren buruan, hiru minutu igaro ondoren, eta inork ez dio lidergoa kendu. Zumaiarrak 14.57ko puntuazioarekin irabazi du Munduko Txapelketa.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar