Surf-a
Surfa
EITB
Osteguneko jardunaldia amaituta, lau euskal surflariek txapelketan segitzen dute, El Salvadorren jokatzen ari diren Mundu Txapelketaren barnean.
Nadia Erostarbe, artxiboko irudian. Argazkia: EITB.
Nadia Erostarbek, Janire eta Anette Gonzalez-Etxabarrik eta Ruben Vitoriak aurrera egin dute El Salvadorren, Munduko Surf Txapelketan, osteguneko jardunaldia jokatu ondoren. Janire Gonzalez-Etxabarri zuzenean sailkatu da, eta beste hiru euskal surflariek bigarren aukera behar izan dute hurrengo kanporaketara igarotzeko.
Hala, Janire Gonzalez-Etxabarri zumaiarrak bigarren postua erdietsi du bere seriean, koadro nagusian, 12.67 puntu batuta; Yolanda Hopkins Sequeira portugesa sailkatu da aurretik. Annette ahizpak, aldiz, hirugarren amaitu du bere seriea, baina txapelketan jarraitzea lortu du, bigarren aukeran bigarren sailkatu baita. 10.13 puntu batu ditu, eta aurkariak, Noah Klapp alemaniarrak, 10.1.
Nadia Erostarbe zarauztarrak 12.6 puntu jaso ditu bere seriean, eta bigarren aukeran indartsu ibili da, 12.67 eskuratuta. Hauek izan ditu atzetik: Sol Aguirre perutarra (9.23), Tiara van der Huls herbeheretarra (8.66) eta Havanna Cabrero puertorricarra (7.73).
Gizonezkoen txapelketan, Ruben Vitoria zarauztarra bigarren aukeran gailendu da, bere seriean 10.94 puntu bereganatuta. Hala, Munduko Txapelketan jarraituko du. Igandean amaituko da.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar