Saskibaloia
Emakumezkoen Endesa Liga
EITB MEDIA
Larunbatean, Lointek Gernika Bizkaia nagusitu zen Gasteizen Kutxabank Araskiren aurka jokatutako euskal derbian. IDK Euskotrenek, berriz, Movistar Estudiantes menderatu du, eta Oses Construcciones Ardoik segidako hirugarren porrota jasan du.
Kutxabank Araski - Lointek Gernika Bizkaia partidako irudia. Argazkia: Kutxabank Araski
Emakumezkoen Endesa Ligako 3. jardunaldian, Lointek Gernika Bizkaiak eta IDK Euskotrenek garaipena lortu dute; Kutxabank Araskik eta Oses Construcciones Ardoik, berriz, galdu egin dute.
Atzo Mendizorrotzako kiroldegian jokatutako euskal derbian, Lointek Gernika Bizkaiak 43-53 menderatu zuen Kutxabank Araski. Bizkaiko taldeak partida hasiera bikaina egin zuen, eta orduan lortutako abantaila ondo defendatu zuen hurrengo laurdenetan.
Made Urietaren neskak emaitza iraultzen saiatu ziren, baina ezinezkoa izan zitzaien Gernikako taldeak defentsako jokoan egindako lan onari aurre egitea.
Gainerako euskal taldeek gaur jokatu dute. IDK Euskotrenek 68-56 irabazi dio Movistar Estudiantesi. Partida oso parekatua izan da, eta azken laurdenean erabaki da, etxekoen alde.
Bestalde, Oses Construcciones Ardoik galdu egin du Spar Gironaren aurka Zizur Nagusiko kiroldegian jokatu duen neurketa (67-91), eta, ondorioz, oraingoz ez du garaipenik bereganatu elitean.
Horrenbestez, IDK Euskotren, Lointek Gernika eta Kutxabank Araski launa punturekin daude, bata bestearen atzetik, Endesa Ligako sailkapenaren erdialdean. Nafarroako taldea, berriz, azkena da, zero punturekin.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa