Saskibaloia
Erregina Kopa
EITB MEDIA
Valentziako taldeak irabazi du 2024ko Erreginaren Kopa, Casademont Zaragozari 77-53 irabazita.
Valentzia Basketeko jokalariak kopa altxatzen. Irudia: EFE
Valentzia Basketek bere historiako lehen Erreginaren Kopa irabazi du Huelvan, Casademont Zaragoza 77-53 gaindituta.
Valentziako taldeak indartsu ekin dio finalari, eta 10-2 jarri da markagailuan. Ondoren, abantaila handitu, eta 21-12ko emaitzarekin bukatu du lehen laurdena.
Bigarren laurdenean, Zaragozak barrutik eraso egiteko modua aurkitu du, eta desabantaila 10 puntutik jaistea lortu du (24-16). Hala ere, Valentziak erreakzionatu egin du, eta 17 puntuko abantailarekin joan da atsedenaldira (47-30).
Hirugarren laurdenean, Valentziak partida irauli du, hiru minutuan 20 puntutik gorako aldea lortuta (51-30). Horrela, Valentzia Basketek finala ia erabakita utzi du laurdenaren amaieran (60-41).
Azken laurdenean, Zaragoza ez da desabantaila murrizteko gai izan, Valentzia eroso aritu da, eta 77-53ko emaitzarekin bukatu da partida.
Fitxa teknikoa:
77 - Valentzia Basket (21+26+13+17): Nadia Fingall (12), Queralt Casas (9), Leticia Romero (19), Alina Iagupova (17) eta Merrit Hempe (9) –hasierako boskotea–; Cristina Ouviña (3), Elena Buenavida (0), Maria Erauncetamurgil (0), Alba Torrens (0), Merie Gulich (8) eta Awa Fam (0).
53 - Casademont Zaragoza (12+18+11+12): Mariona Ortiz (2), Vega Gimeno (2), Leonie Fiebich (10), Tanaya Atkinson (3) eta Christelle Diallo (8) –hasierako boskotea–; Khayla Pointer (9), Ainhoa Gervasini (2), Petra Holesinska (0), Leyre Urdiain (0), Aleksa Gulbe (10), Nerea Hermosa (4) eta Serena-Lyn Geldof (3).
Epaileak: Enrique Lopez, Paula Lema, Hector Baez. Hempe kanporatu dute.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa