Saskibaloia
ENDESA LIGA
EITB MEDIA
Zaragozakoak Gabby Nikitinaiten postua beteko du denboraldia amaitu arte, zeinek kontratu apurtzea erabaki zuen taldearekin batera.
Zoe Hernandez, Lointek Gernikako fitxaketa berria. Irudia: Gernika KESB.
Zoe Hernandezek Lointek Gernika Bizkaian jokatuko du 2023/2024 denboraldia amaitu arte. Gabby Nikitinaite eskoltaren irteera betetzera dator. Nikitinaitek eta klubak, elkarren arteko adostasunez, alde biak batzen zituen kontratua desegitea erabaki dute. Hernandez Gernikan dago eta lehen harremana izan du bere taldekide berriekin.
Zaragozako jokalaria Cadi La Seutik dator, aurten 11 partida jokatu ditu, bataz beste 7 minutu jokatu eta bataz beste 2,4 puntu sartu ditu Emakumezkoen Endesa Ligan. Hernandezek ondo ezagutzen du liga, Mann-Filter taldeko harrobitik atera zen hain zuzen, gero Casademont Zaragozan jarraitzeko. Iaz, Challenge ligan arreta deitu zuen Navarra Baloncesto Ardoi taldean bataz beste 9,4 puntu sartuz eta ostera ere lehen mailako ateak zabaldu zitzaizkion.
Lucas Fernandez entrenatzaileak Zoe Hernandezek liga ezagutzeari eman dio berebiziko garrantzia: "Gaztea den arren, esperientzia dauka txapelketa, ondo ezagutzen du, eta horrek bere egokitzapena hobea eta arinagoa izateko balioko du. Mentalitate oso oneko jokalaria da, gosearekin heldu da".
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa