22:43

Saskibaloia

EuroCup

Lointek Gernikak Mechelen talde belgikarra gainditu (69-58) eta Europan aurrera egin du

I. R. | EITB MEDIA

139-133ko emaitza orokorrarekin, gernikarrek EuroCupetik kanporatu dute Kangoeroes Mechelen talde belgikarra. Bizkaiko taldeak final-zortzirenetarako txartela bere egin du.

  • Zaleek protesta egin dute entrenatzaile ohiaren aurkako salaketa dela eta. Argazkia: EFE

    Zaleek protesta egin dute entrenatzaile ohiaren aurkako salaketa dela eta. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lointek Gernika Bizkaiak EuroCupeko final-zortzirenetarako txartela lortu du Kangoeroes Mechelen talde belgikarrari 69-58ko emaitzarekin irabazita. Gaurkoa playoffetako itzulerako partida izan da, eta bizkaitarrek Belgikan jokatutako joaneko neurketaren bost puntuko desabantailari nabarmen buelta eman diote.

Joan den igandean ezagutu zen sexu-erasoaren salaketaren ondorioz klubean egunotan bizi izan den asaldura gorabehera, berrogei minutuetan zehar garaipen fidagarria lortzeko bideratuta mantentzea lortu du Gernikako taldeak, batez ere lehenengo laurdenean, zeinetan bizkaitarrak nagusi izan diren kantxan.

Hasiera lehiatu baten ondoren, Lucas Fernandezek zuzentzen dituen jokalariek aurrea hartu dute eta aurkariekiko arrakala nabarmena irekitzen hasi dira, 26. minutuan 19 puntuko aldea lortuz (54-35).

Belgikako taldea aldea murrizteko ahaleginak egin eta amaierarako minutu eta erdira zortzi puntura (66-58) hurbildu den arren, Gernikako jokalariek ez dute amore eman. Sare barruan bi jaurtiketa eginda, final-zortzirenetarako txartela ziurtatu dute, eta 139-133ko markagailuarekin itxi dute norgehiagokaren joan-etorria.

Marie-Michelle Milapie (23 puntu) eta Sofia Silva (12 puntu) izan dira etxeko taldeko saskiratzailerik onenak. Mechelenen aldetik, Elina Aarnisalo (17) eta Laure Resimont (16) izan dira erasoko liderrak, baina ez Lointek Gernika Bizkaiaren jardun sendoa gainditzeko adina.

Fitxa teknikoa:

69.- Lointek Gernika Bizkaia (21+19+16+13): Ariztimuño (3), Busch (7), Watts (6), Milapie (23), Silva (12) -hasierako bostekoa- Alberdi (-), Bradford (5), Madera (7), Flores (4) eta Nikitinaite (2).

58.- Kangoeroes Mechelen (14+9+19+16): Reese (8), Resimont (16), Strautmane (8), Aarnisalo (17), Nauwelaers (4) -hasierako bostekoa- Burrell (1), Bruyndoncx (-), Denys (-) eta Kibedi (4).

Partzialak: 21-14, 40-23 (atsedenaldia), 56-42 eta 69-58 (amaiera).

Epaileak: Valerio Griogioni (Italia), Jose Pedroso (Portugal) eta Balazs Meszaros (Hungaria).

Gorabeherak: EuroCupeko playoffetako itzulerako partida, Malosteko pabiloian, Gernika-Lumon.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:50 - 12:15 ''HELMUGA'' saioa
    22 Zuzenean 12:20 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena