14:50

Saskibaloia

EuroCup

Lointek Gernikak bost puntu gainditu beharko ditu Mechelenen aurka, Malosten, EuroCupen aurrera egiteko

EITB MEDIA

Partida asteazkenean jokatuko dute, 20:00etan, eta eitb.eus-ek eta ETB4k zuzenean emango dute. Bizkaiko klubak asaldura egoeran jasoko du Belgikako taldea, Mario Lopez kirol zuzendari ohiaren aurkako salaketagatik; sexu erasoagatik aurkeztu dute salaketa hori.

  • Lointek Gernikak aurrera egon nahi du EuroCupen. Argazkia: Lointek Gernika Bizkaia.

    Lointek Gernikak aurrera egon nahi du EuroCupen. Argazkia: Lointek Gernika Bizkaia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lointek Gernika Bizkaiak bost puntu gainditu beharko ditu Kangoeroes Mechelenen aurka, asteazkenean, Malosten, EuroCupeko play-offean, txapelketan aurrera egiteko. Partida 20:00etan hasiko da, eta eitb.eus-ek eta ETB4k zuzenean emango dute. Bizkaiko klubak asaldura egoeran jasoko du Belgikako taldea, Mario Lopez kirol zuzendari ohiaren aurkako salaketagatik; sexu erasoagatik aurkeztu dute salaketa hori.

Joan den astean, joanekoan, Anberesen, Lointek Gernikak 75-70 galdu zuen; norgehiagoka amaitzeko bost minutu gelditzen zirela, euskal taldeak kontrolpean zuen emaitza (56-64), baina azken txanpa horretan ihes egin zion partidak. Dena den, joanekoan zer jazo zen kontuan izanik, Lucas Fernandezen jokalariek baikorrak izateko moduko arrazoiak bazituzten, itzuliko partidan, etxean eta zaleek babestuta, kanporaketa iraultzeko. Baina kirol arlotik kanpoko egoera larria izan da azken orduetan, eta, horren ondorioz, erabat iragarrezina da aldez aurretik jakitea itzulikoak zer ekarriko duen.

Joanekoan, Mechelen taldean, jokalari hauek nabarmendu ziren: Cate Reese (23 puntu, zazpi errebote, eta 22 balorazioan), Paula Straumane (zortzi errebote, lapurtutako lau baloi eta 20), Rae Burrel (18, bost eta 19) eta Helen Nauwelaers (10, lau eta 14). Lointek Gernikan, jokalari hauek ibili ziren bereziki ondo: Crystal Bradford (14, zazpi eta 15), Marie-Michelle Milapie (14), Sofia Silva (10, sei eta 14) eta Sara Madera (10 eta zazpi errebote).

Kirol arlotik kanpoko ezer ez balego, Lointek Gernika, gainera, Endesa Ligan azken asteburuan lortutako garaipenak bultzatutako iritsiko zen partidara; Spar Kanaria Handia menderatu zuen, etxetik kanpo, 55-68, Gernika-Lumoko taldeak.

Arestian esan bezala, eitb.eus-ek eta ETB4k zuzenean emango dute norgehiagoka, 20:00etatik aurrera.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    06 Zuzenean 13:00 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hirugarren etapa
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena