13:41

Saskibaloia

Entrenatzaile berria

Lucas Fernandez izango da Lointek Gernikako entrenatzailea 2023-24 denboraldian

EITB MEDIA

Entrenatzaileak esperientzia du Endesa Ligan, Zamarat eta Jairis taldeak zuzentzen, eta lau denboraldi eman zituen Lointek Gernikan.

  • Lucas Fernandezek 2023-24 denboraldian entrenatuko du Lointek Gernika. Argazkia: Lointek Gernika.

    Lucas Fernandezek 2023-24 denboraldian entrenatuko du Lointek Gernika. Argazkia: Lointek Gernika.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lucas Fernandez izango da Lointek Gernika Bizkaia taldeko entrenatzailea 2023-24 denboraldian, ostegunean Bizkaiko klubak iragarri duenez. Lointek Gernikak, bere web orrian, nabarmendu du Lucas Fernandezek esperientzia duela Endesa Ligan, Zamarat eta Jairis taldeak zuzendu baitzituen, eta lau denboraldi eman zituela Lointek Gernikan.

Fernandez izan da Lointek Gernikako entrenatzailea bere talde berriak denboraldiaurrean jokatutako bi neurketetan, Zaragozan eta Mont de Marsanen. Esan duenez, "oso eskertuta" dago Mario Lopez Lointek Gernikako kirol arduradunarekin eta klubarekin, "berriro ere nigan konfiantza jartzeagatik, proiektu berri honetara batzeko. Gernikan etxean moduan sentitzen naiz, eta niretzat erronka ederra da taldearen ardura hartzea eta jarritako konfiantza itzultzea. Era berean, ilusio eta erantzukizun handia dut", adierazi du, Bizkaiko klubak jasotako adierazpenetan.

Gernika-Lumoko taldeko entrenatzaile berriaren eta Lointek Gernika Bizkaiaren arteko aurreko kontratua 2022ko otsailean eten zuten; izan ere, entrenatzaile laguntzaile gisa aritu zen klubean, Mario Lopezek zuzendutako teknikarien taldean.

Lointek Gernikak Euskal Kopa jokatuko du asteburuan Kutxabank Araskirekin eta IDK Euskotrenekin batera, eta irailaren 23an hasiko du Endesa Liga, Malosten, Ensino aurkari.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena