Saskibaloia
MUNDUKO TXAPELKETA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Serbiako selekzioa garaitu du azken laurdenean erabaki den partida parekatu baten ondoren, txapelketan zehar partidarik galdu gabe titulua altxatuz.
Alemania, munduko txapeldun. Argazkia: EFE
Alemania munduko txapeldun izendatu da igande honetan bere historian lehen aldiz Serbia mendean hartuta (83-77) 2023ko Munduko Txapelketako final handian, azken laurdenean erabaki den partida parekatu baten ondoren. Hirugarren laurdenean germaniarrek erakutsitako indarra gehiegi izan da aurkarientzat, bikain aritu den Dennis Schroeder batekin.
Horrela, Alemaniako selekzioak Espainiako koroa oinordetzan hartu du eta titulua altxatzen du txapelketan zehar partida bakar bat galdu gabe.
Serbiak bigarren finala galdu du herrialde independente gisa, Munduko Txapelketa on baten ostean.
Bestalde, Kanada hirugarren izan da Estatu Batuei hirugarren eta laugarren posturako partidan irabazita (118-127).
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa