Saskibaloia
Eurocup
EITB MEDIA
Bizkaiko taldeak multzo fasean jokatuko du Lattes Montpellier (Frantzia), Ramat Hasharon (Israel) eta MB Zaglebie Sosnowiec (Polonia) taldeen aurka, urriaren 12tik. Hamabi multzo daude, eta aurreneko biak eta zortzi hirugarren onenak sailkatuko dira final hamaseirenetako play-offerako.
Sofia da Silva, 2022-23 denboraldiko partida bateko jokaldi batean. Argazkia: EFE.
Lattes Montpellier (Frantzia), Ramat Hasharon (Israel) eta MB Zaglebie Sosnowiec (Polonia) izango dira Lointek Gernika Bizkaiaren aurkariak 2023-24 denboraldiko Eurocupeko multzo fasean, asteazken goizean FIBAk Munichen (Alemania) egindako zozketak zehaztu duenez. Hala, Bizkaiko taldeak urriaren 12tik azaroaren 30era bitartean jokatuko du talde horien kontra, sei jardunalditan, "denboraldi erregularrean" (izen hori jarri dio ofizialki FIBAk fase horri). Lointek Gernika taldearen helburua izango da bere multzoko aurreneko bi postuetan amaitzea lehen fase hori (D taldean dago), eta, hori ezin badu lortu, hirugarren sailkatutako hamabi taldeen artean zortzi onenetako bat izatea (guztira, hamabi multzo daude). Sailkatzen diren 32 klubek play-offa jokatuko dute, final-zortzirenetarako sailkapenaren bila.
Testuinguru horretan, Lointek Gernikaren hiru aurkariak banan-banan aztertuta, Lattes Montpellier nabarmentzen da Frantziako Emakumezkoen Saskibaloi Liga (LFB) bi aldiz irabazi duelako (2014an eta 2016an), eta, horrez gain, bost aldiz izan delako Frantziako Kopako txapelduna (2011n, 2013an, 2015ean, 2016an eta 2021ean). 2022-23 denboraldian, Lattes Montpellierrek hirugarren postuan amaitu zuen LFB txapelketa, eta Eurocup jokatu zuen; final zortzirenetako kanporaketaraino iritsi zen (Galatasarayk kanporatu zuen, txapeldunordeak). Palais des Sports pabiloian jokatzen du etxeko talde gisa; gehienez, 1.500 zale sartu ahal dira bertan.
Ramat Hasharon ere lehiatu zen Eurocupen aurreko denboraldian, eta multzo fasean kanporatu zuten. Tel Avivetik oso gertu, zortzi bat kilometrora, dagoen izen bereko hiriko taldea da. Israelgo azken denboraldian, Ligan, Ramat Hasharon finalaurrekoetaraino heldu zen; Makabi Hashdodek kanporatu zuen (finalean, Elitzur Ramla txapeldunak menderatu zuen). Lau aldiz izan da Israelgo txapelduna (2003an, 2005ean, 2009an eta 2010ean), eta 2004-05 denboraldiko Eurocupen hirugarren postua eskuratu zuen. ORANIM Hallen jokatzen du etxeko talde bezala, eta 1.000 zalerentzako edukiera du.
MB Zaglebie Sosnowiec taldea, Lointek Gernikaren hirugarren aurkaria, finalerdietaraino iritsi zen 2022-23 denboraldian Poloniako Ligan (Basket Liga Kobiet, BLK). Sosnowiec hirian jokatzen du, Hala Widowiskowo-Sportowa pabiloian.
Hurrengo zuzenekoak
05 | 22:20 - 00:45 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Olharan-Zabala vs Urrutia-Basque |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa