13:47

Saskibaloia

2022KO MUNUDKO TXAPELKETA

Estatu Batuak, munduko txapeldun

AGENTZIAK | EITB Media

Ameriketako Estatu Batuek laugarrenez jarraian lortu dute Munduko Txapelketa irabaztea Txina 83 eta 61 mendean hartuta.

  • Estatubatuarren poza

    Estatubatuarren poza. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Estatu Batuetako selekzioak Munduko Txapelketa irabazi du larunbat honetan (urriak 1) laugarren aldiz segidan. Sidneyn jokatutako finalean Txinako selekzioa gainditu dute 83-61eko emaitzarekin.

Amerikarrak nagusi izan dira uneoro, laurden guztiak irabazi dituzte eta azkeneko minutuetarako partida erabakita utzi dute. Urrezko domina ziurtatuta ikustean, txapeldunek erritmoa moteldu dute eta garaipenaz gozatzen hasi dira.

Txina, aulkian Cesar Ruperez nafarra laguntzaile duela, estatubatuarrei aurre egiten saiatu da errebotearen borroka ia berdinduz (36-37 txapeldunentzat). Hala ere, asiarren ahalegina ez da nahikoa izan estatubatuarren kalitate teknikoa gainditzeko.

A'ja Wilsonek 19 punturekin, 5 erreboterekin eta 19ko baloraziorekin bukatu du finala, eta txapelketako jokalari onenaren "MVP" saria jaso du. Amerikarrek, harmailak bete dituzten 15.895 pertsonen aurrean  11. Munduko Txapelketa irabaztea lortu dute.

Brontzea lortzeko borrokan, Australiak 95-65 irabazi dio Kanadari; beraz, etxeko selekzioak osatu du podiuma.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena