Saskibaloia
Kontratu berritzea
I. G. | EITB MEDIA
Buchek (1,76ko altuera eta 29 urte) hirugarren denboraldia beteko du Gernikan eta Mario Lopezen taldeko kapitaina izango da.
Roso Buch. Irudia: @GKesb
Lointek Gernika Bizkaiak Rosó Buch eskolta denboraldi baterako berrituko duela iragarri du. Horrela, euskal taldeak hurrengo denboraldirako baieztatu duen bigarren jokalaria da, Gabija Meskonyte lituaniarraren ostean.
Buchek (1,76ko altuera eta 29 urte) hirugarren denboraldia beteko du Gernikan eta Mario Lopezen taldeko kapitaina izango da. Aurreko denboraldian, kataluniarrak batez beste 6,5 puntu, 2,5 errebote eta 3 asistentzia lortu zituen Emakumezkoen Ligan, ia 27 minututan partidako.
Bajen atalean Gernikak badaki Belen Arrojok ez duela jarraituko, hiru urteren ondoren Maloste utzi eta CB Jairis igo berriak fitxatu baitu, ezta Paula Ginzok ere, Lugoko Duran Maquinaria Ensino taldean jokatuko baitu.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa