Saskibaloia
Fitxaketa
I. G. | EITB MEDIA
Kerltern taldeko eskolta alemaniarra fitxatu dute kanpoko errotazioa indartzeko, Gabija Meskonyte lituaniarraren eta Irune Orio harrobiko jokalariaren lesioak direla eta.
Lashann Higgs. Irudia: @GKesb
Lointek Gernika Bizkaiak Lashann Higgs eskolta bahamarra fitxatu du kanpoko errotazioa indartzeko asmoz. Alemaniako Kerltern taldean aritu da, eta Gabija Meskonyte lituaniarraren eta Irune Orio harrobiko jokalariaren lesioak utzitako hutsunea betetzera dator.
Higgsek (26 urte) 1,75 metroko altuera du, eta eskarmentua dauka emakumezkoen Endesa ligan; izan ere, aurreko denboraldian, Roselis Silva venezuelarrarekin batera (Gernika-Lumoko taldeko jokalaria denboraldi honetan), ezinbestekoa izan zen Embutidos Pajariel Bembibre taldea lehen mailan mantentzeko.
Mario Lopez Lointek Gernika Bizkaia taldeko entrenatzaileak azpimarratu duenez, Higgs "puntuak eskuan dituen jokalaria da, eta banakako jokoa eman dezake erasoan. Gainera, kanpoko lerroa orekatu dezake, abantailak sortu eta saskiratzeak lortu ditzakeelako".
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa