Saskibaloia
15 denboraldiren ostean
AGENTZIAK | EITB MEDIA
34 urteko jokalari nafarrak saskibaloia utzi du, goi-mailan hamabost denboraldi eman ostean, azken zortziak Bizkaiko taldean.
Naiara Diez, Lointekin jokatutako Eurokopako partida batean. Argazkia: EFE
Naiara Diezek, Lointek Gernika Bizkaia taldeko kapitainak, saskibaloia uztea erabaki duela jakinarazi du asteazken honetan. Jokalari nafarrak (34 urte) 15 denboraldiz jardun du goi-mailan, horietako azken zortziak Bizkaiko taldean.
Lointek Gernikako kanal ofizialetan argitaratutako agur-gutunean, jokalari ohiak gogoan izan ditu bere kirol-ibilbideko parte izan diren taldeak, hala nola, Ardoi, Zaragoza, Union Navarra eta Gernika klubak, eta eskertuta agertu da "une oro haien berotasuna sentiarazteagatik" zein bere "maleta pasarte eta bizipen ahaztezinez betetzeagatik".
Horrez gain, Diezek, eskerrak eman nahi izan dizkie "epaileei", bere "familiari" eta "aipamenik behar ez duten pertsona berezi horiei. Egunerokotasunean bizitako uneak bakarrak bihurtzen dituzten horiei".
Azkenik, saskibaloiari lotuta jarraituko duela nabarmendu nahi izan du, zale gisa bada ere: "Hau da nire geltokia, baina inork ez dezala zalantzan jarri saskibaloiaz gertutik gozatzen jarraituko dudala, harmailetatik, beste edozein zale bezala. Plazerra izan da. A zelako zortea nirea zuen ondoan gozatzeagatik […]. Eskerrik asko bihotzez ", esanez amaitu du bere idatzia Altsasuko jokalariak.
Eskerrik asko 'kapi' ¿¿
— Lointek Gernika Bizkaia (@GKesb) March 10, 2021
Naiara, gutariko bat ¿
Betirako ¿ pic.twitter.com/rWuQDjqY4h
Hurrengo zuzenekoak
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa