17:43

Saskibaloia

Fitxaketa

Pau Gasolek Bartzelonan jokatuko du denboraldi amaierara arte

A. B. | EITB Media

Sant Boiko jokalaria fitxatu du Barçak. Gasolek 40 urte ditu, eta Barçara itzuli da hogei urteren ostean, Endesa Ligako eta Euroligako azken txanpa jokatzeko.

  • Pau Gasol

    Pau Gasol. Argazkia: FC Barcelona

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bartzelonak Pau Gasol fitxatu du 2021eko ekainaren 30era arte; hau da, aurtengo denboraldia bukatu arte. Hala jakinarazi du Kataluniako klubak astearte honetan, webgune ofizialean.

Gasolek Barçako lehen taldean jokatu zuen 1999tik 2001era artean eta azken 18 denboraldiak NBAn jokatu ditu. Guztira, 1.362 partida jokatu ditu Gasolek NBAn eta bi aldiz eskuratu du txapeldunaren eraztuna, 2009an eta 2010ean. Gainera, sei aldiz parte hartu du All-Star Game-n.

Azken urte t'erdia min hartuta eman du Pau Gasolek eta ez du partidarik jokatu 2019ko martxotik. Kantxetara itzuliko da Sarunas Jasikevicius entrenatzailearen aginduetara.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    05 Zuzenean 12:45 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Bigarren etapa
    05 Zuzenean 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Ezkurdia
    06 23:15 - 00:15 AREA TXIKIA | Eibar vs Amorebieta partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena