Saskibaloia
18. jardunaldia
EITB.EUS
Bizkaitarrek gora egin zuten sailkapenean, Cadi La Seu garaitu ondoren. RPK Araskik berriro irabazi zuen, Gironaren kontra, eta IDK Gipuzkoak beste behin galdu, Ensinoren aurka.
Lointek Gernika-Mann Filter. Argazkia: EFE
Badirudi Lointek Gernika Bizkaia bere unerik gozoena igarotzen ari dela txapelketa guztietan. Pasa den asteazkenean Eurokopako final-zortzirenetarako sailkapena bideratuta utzi zuen, Hungariako KSC Szekszard taldea 91-73ko emaitzarekin jipoitu ostean eta larunbat honetan Emakumezkoen Endesa Ligako 18. jardunaldiko norgehiagoka irabazi zuen, Cadi La Seuren aurka (67-74). Emaitza honekin, bizkaitarrek gora egin zuten sailkapenean, bigarren postuan kokatuz.
RPK Araskik garaipen garrantzitsua erdietsi zuen taularen egungo hirugarrenaren kontra, Girona (59-68). Arabarrek bosgarren tokian jarraitzen dute, Valencia baino puntu bat gutxiagorekin.
IDK Gipuzkoa, berriz, denboraldi irregularra egiten ari da eta asteburu honetan Ensinoren aurka galdu egin zuen (79-61). Gipuzkoarrek hamaikagarren postuari eusten diote, jaitsiera postuak bi puntutara dituztela.
18. JARDUNALDIA
Ensino 70-61 IDK Gipuzkoa
Girona 59-68 RPK Araski
Q. El Pastor 67-64 C. Promete
Valencia f. 57-82 Per. Avenida
Cadi La Seu 67-74 Gernika
Bembibre 72-42 Al-Qazeres
Adelantados 81-82 Mann-Filter
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa