Saskibaloia
EUROKOPA
EITB.EUS
Bizkaitarrek Eurokopako final-zortzirenetara sailkatzeko itzulerako partida jokatuko dute gaur Tsmoki-Minskel taldearen kontra. Bielorrusian 52-57 irabazi zuten, 5 puntuko aldea lortuz.
Lointek Gernika Bielorrusian. Argazkia: EITB
Albisteak (1)
Bideoak (2)
Informazio gehiago (1)
Lointek Gernika Bizkaiak Eurokopako final-zortzirenetara sailkatzeko itzulerako partida jokatuko du gaur (20:00etan) Tsmoki-Minskel taldearen kontra, Gernikako Maloste kiroldegian. Bizkaitarrek 52-57 irabazi zuten Bielorrusian eta oraingoan, 5 puntuko aldea defendatu beharko dute.
Mario Lopezen neskak borrokarako gogoa eta kemenarekin datoz, ligako azken norgehiagokan Mann-Filter 78-58 irabazi ostean. Gernika eta Bizkaia handitasunez eraman nahi dituzte eta horretarako, jokalarien kontzentrazioa erabatekoa da.
Hala ere, aurkariak oinarri sendoa du eta gernikarrak kontuz ibili beharko dira Bartáková, Rachel Theriot, Oderah Chidom eta Viktoryia Hasper bezalako jokalariekin.
Hiribildu foralaren taldea Eurokopako final-zortzirenetara pasatzen bada, KSC Szekszard taldearen kontra jokatuko du joaneko partida Gernikan. Hungariarrak lehenengo faseko hoberenetarikoak izan dira.
EiTB4k eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute lehia hori, arratsaldeko 20:00etan.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa