Saskibaloia
ERREGINAREN KOPA
eitb.eus
Gasteiztarrek Cadi La Seu izango dute aurkari 19:30etik aurrera, eguneko bigarren final-laurdenean.
Araskiko jokalariak zaleekin batera ospatzen. Argazkia: ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Albisteak (2)
Gasteizek Erreginaren Kopa hartuko du ostegun honetan hasi eta igandera bitartean, Dia Ligan jokatzen duten hiru euskal taldeen parte hartzearekin: RPK Araski etxeko taldea, Lointek Gernika eta IDK Gipuzkoa, hain zuzen ere.
Garaikurra bereganatzeko faborito nagusia Perfumerias Avenida Salamancako taldea izango da beste behin ere, jokatu diren azken bost ekitaldietako lau eskuratu baititu. Aitzitik, lehian arituko diren gainerako zazpi taldeak horrela gerta ez dadin borrokatuko dira.
Txapelketa irekiko duen kanporaketan, finalean egoteko aukera gehien dituen bigarren taldea arituko da, hau da, Spar Citylift Girona. Katalanek Valentzia Basket izango dute aurrez aurre 17:00etan hasiko den neurketan.
Ondoren, RPK Araski etxeko taldearen txanda helduko da. Gasteiztarren aurkaria Cadi La Seu taldea izango da, denboraldiko ezuste nagusiena izaten ari dena. Katalanek laugarren postuan amaitu zuten lehen itzulia, eta, gainera, irabazi egin zieten arabarrei Gasteizen jokatu zen ligako 13. jardunaldian (55-69). Norgehiagoka 19:30ean hasiko da, eta ETB4n eta eitb.eus-en ikusteko aukera egongo da.
Final-laurdenetako beste bi lehiak ostiralean izango dira, osteguneko partiden ordutegi berean. 19:30ean, Lointek Gernikak eta IDK Gipuzkoak euskal derbia jokatuko dute, finalerdiak jomugan dituztela.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa