23:45

Saskibaloia

ACB KOPA

Iberostar eta Bartzelona finalerdietan dira, Unicaja eta Valentzia kanporatu ostean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bi taldeek elkarren aurka jokatuko dute larunbatean, 19:00etatik aurrera.

  • Iberostarrek Unicajari irabazi dio.

    Iberostarrek Unicajari irabazi dio. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iberostar Tenerife Errege Kopako finalerdietan egongo da, ostegun honetan Unicajari gailendu baitzaio (88-78) WiZink Center kantxan jokatu den norgehiagokan.

Kanarietako taldeak eraman du une oro partidaren gidaritza, eta ez dio arerioari bere jokoa egiten utzi. Hartara, Unicajak ezin izan du eten txapelketa honetan duen madarikazioa, eta lehenengo kanporaketa gainditu gabe itzuliko da berriro Malagara.

Colton Iverson izan da Iberostar taldeko jokalaririk nabarmenena (19 puntu eta 24ko balorazioa), eta ondo lagundu diote Ferran Bassas (16 puntu eta 15eko balorazioa) eta Javier Beiran (10 puntu eta 17ko balorazioa) taldekideek. Unicajak ez du konponbiderik aurkitzen jakin, hiruko jaurtiketak egiteaz aparte.

Fitxa teknikoa:

88 - Iberostar Tenerife (25+19+22+22): White (7), San Miguel (9), Beiran (10), Abromaitis (12) eta Iverson (19) –hasierako bostekoa–; Staier (-), Richotti (-), Niang (4), Brussino (8), Bassas (16), Saiz (-) eta Gillet (3).

78 - Unicaja Malaga (20+16+20+22): Roberts (7), Fernandez (13), Milosavljevic (16), Wiltjer (7) eta Shermadini (8) –hasierako bostekoa–; Boatright (5), Salin (11), Diez (-), Waczynski (3), Lessort (3) eta Suarez (5).

Epaileak: Juan Carlos Garcia Gonzalez, Emilio Perez Pizarro eta Jordi Aliaga. Ez dute inor kanporatu.


Heurtelek finalerdietara gidatu du Bartzelona

Thomas Heurtel. Argazkia: EFE

Finalerdiak jokatzeko eskubidea lortu duen bigarren taldea Barça Lassa izan da, 86-79 menderatu baitu Valentzia Basket. Neurketako lehenengo 30 minutuetan valentziarrak nagusitu dira, baina Bartzelonak bere ahalmena erakutsi du azken laurdenean.

Thomas Heurtel (17 puntu eta 16ko balorazioa) izan da lehia guztian zehar bere taldeari behar izan duen bultzada eman diona; gainera, frantziarra bera izan da katalanen saskiratzaile nagusiena. Chris Singleton (11 puntu eta 17ko balorazioa), Adam Hanga (12 puntu eta 18ko balorazioa) Ante Tomic (14 puntu eta 21ko balorazioa) jokalarien ekarpena ere azpimarratzeko modukoa izan da.

Fitxa teknikoa:

86 - Bartzelona Lassa (13+24+21+28): Pangos (6), Singleton (11), Blazic (2), Claver (5) eta Tomic (14) –hasierako bostekoa–; Seraphin, Ribas (15), Hanga (12), Heurtel (17) eta Oriola (4).

79 - Valentzia Basket (21+18+19+21): Van Rossom (8), Will Thomas (12), Dubljevic (13), Vives (2) eta Doornekamp (7) –hasierako bostekoa–; Abalde, Labeyrie (10), Tobey (11), Matt Thomas (9), San Emeterio (7) eta Sastre.

Epaileak: Jose Antonio Martin, Daniel Hierrezuelo eta Fernando Calatrava. Chris Singleton kanporatu dute bost falta egiteagatik (39. min).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena