20:55

Saskibaloia

76-58

Lointek Gernikak ez du joaneko errenta baliatu eta Eurokopatik at geratu da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Blake Dietrick estatubatuarrak kanporaketa berdintzeko aukera izan du, azken unean, baina ez du hirukoarekin asmatzerik izan.

  • Galatasaray 76 - Gernika 58. Argazkia: EITB

    Galatasaray 76 - Gernika 58. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lointek Bizkaia Gernikak ez du Europan jokatzen jarraituko, 18 puntugatik galdu baitu Galatasayreren aurka Istanbulen (76-58), eta, horrenbestez, ezin izan du baliatu joan zen astean Malosten jokatutako partidan lortu zuen 15 puntuko errenta.

Turkiarrak aurreneko minutuetatik heldu diote partidari (10-0, 3.min), horren aurrean, Mario Lopezek atsedena eskatu behar izan duelarik.

Hortik aurrera, Gernikak estu hartu du Galatasaray eta aldea txikitzeari ekin dio partida eskuetatik ihes ez egiteko eta 44-31 iritsi izan dira atsedenaldira.

Hirugarren laurdenean, turkiarrek markagailuari abiadura eman eta aldea handitzea lortu dute, esaterako, 43. minutuan, 67-43ko errenta lortu dutelarik.

Gernikak, ordea, ez du amore eman eta gogor eutsi dio norgehiagokari. Gainera, Blake Dietrick estatubatuarrak kanporaketa berdintzeko aukera izan du, azken unean, hala ere, ez du hirukoarekin asmatzerik izan eta Eurokopatik at geratu da, azkenik, Lointek Bizkaia Gernika.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:15 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena