Saskibaloia
Gaur, 20:30ean, Namurren
eitb.eus
Abantaila handiarekin egingo diote bisita Namur talde belgikarrari, joanekoan 92-50 irabazi eta gero.
Juana Maria Molina Namurren aurkako joaneko partidan. Argazkia: Gernika Saski
Astelehenean, Malosten, Eurokopako Multzoen Faseko atariko kanporaketari dagokion joaneko norgehiagokan, Basket Namur talde belgikarraren kontra garaipen argia lortu ostean (92-50), Mario Lopezek zuzentzen duen taldeak kanporaketa itxiko duen bueltako partidari egin beharko dio aurre ostegun honetan.
Lehendabiziko neurketan lortutako abantaila handia dela medio, gernikarrek ia eskuan dute hurrengo faserako sailkapena. Hala lortuz gero, urriaren 24an jokatuko dute lehendabiziko partida oso ondo ezagutzen duen talde baten aurka: Uni Girona talde katalana
Dena den, Lointekek tentuz ekin beharko die Namurko Hall Octave Henry kantxan jokatuko den lehiako hasierako minutuei (20:30) edozein ezustekoak saihesteko, etxekoek euren irudia hobetu nahiko baitute euren zaleen aurrean.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa