Saskibaloia
Eurocup
eitb.eus
Bizkaiko taldearen aukera bakarra Eurokopako lau hirugarren onenen artean sartzea da, baina oso zail izango du, ez baitu oraindik partidarik irabazi.
Albisteak (2)
Lointek Gernika Bizkaiak Spar Citylif Gironaren kantxan galdu du (81-68), Eurokopan laugarrenez galduta, eta txapelketatik ia-ia kanporatuta geratu da.
Gironak, bere aldetik, hurrengo faserako txartela eskuratu du, Cegledek Landesen aurka galdu duelako.
Berdinduta joan da neurketa, nahiz eta bi taldeen artean aldeak dauden. Lehen laurdenean, Gernikakoek aurretik bukatu dute (16-22), eta azken laurdenean ere hobeak zan dira partzialean (15-18).
Hala ere, etxekoek gehiago asmatu dute bi puntuko jaurtiketetan (%48-%41) eta hirukoetan (%78-%66), eta oso nagusi izan dira bigarren laurdenean (30-12), norgehiagoka apurtu den momentua.
Nadia Colhado bikain aritu da Gironan (14 puntu eta 14 erebote), Shante Evans (12 eta 12), 10 puntutik gora eskuratu duten Nuria Martinez, Nicole Romeo eta Roso Buchekin batera.
Bizkako taldean, onenak Ameryst Alston (18 eta 8), Maria Pina (10 eta 9) eta Anna Gomez (10) izan dira.
FITXA TEKNIKOA
Spar Citylift Girona: Nuria Martínez (11), Magali Mendy (9), Roso Buch (10), Astou Traore (7) eta Nadia Colhado (14) -hasierako boskotea-; Shante Evans (12), Nicole Romeo (11), Maria Conde (5) eta Kristina Alminaite (2).
Lointek Gernika Bizkaia: Anna Gomez (14), María Pina (10), Alicia Devaughn (9), Marina Bas (7) eta Ameryst Alston (18) -hasierako boskotea-; Naiara Diez (8), Juana Molina (1) eta Itziar Ariztimuno (1).
Partzialak: 16-22, 30-12, 20-16 eta 15-18.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa