16:19

Saskibaloia

38 urte

Denboraldi amaieran erretiroa hartuko duela iragarri du Alex Mumbruk

Erredakzioa

Hogei urte baino gehiago eman ditu saskibaloian jokatzen, mailarik gorenean, horietako azken zortziak Bilbao Basketekin.

  • Alex Mumbru. EiTB

    Alex Mumbru. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alex Mumbru Bilbao Basketeko kapitaina erretiratu egingo da denboraldi honen amaieran, hau da, hogei urte baino gehiagoren ondoren, saskibaloian profesionalki jokatzeari utziko dio. Azken bederatzi urteak Bilboko taldean eman ditu.

Hala eman du jakitera Mumbru berak Bilbao basketek bere iturri ofizialen bidez zabaldu duen elkarrizketa batean.

"Denbora asko daramat kontu hori buruan. Nire erara egin nahi nuen, eta mailarik gorenean lehiatzen. Aurtengoa izango da profesionalki arituko naizen azken denboraldia", adierazi du jokalari katalanak.

Joan zen ekainaren 12an 38 urte bete zituen Mumbruk gaineratu duenez, aurtengo denboraldirako duen nahia "une oroz gozatzea" da, "saskiratze bakoitzaz, pista barruan emandako bote bakoitzaz eta nire taldekideekin emandako pase bakoitzaz".

Joan zen ekainaren 12an 38 urte bete zituen Mumbruk gaineratu duenez, aurtengo denboraldirako duen nahia "une oroz gozatzea" da, "saskiratze bakoitzaz, pista barruan emandako bote bakoitzaz eta nire taldekideekin emandako pase bakoitzaz".

"Nire taldeak ahalik eta denboraldi onena egin dezala laguntzen saiatuko naiz. Miribillari eta saskibaloiari agur esan nahi diet. Urtebete daukat apurka-apurka egin ahal izateko. Ahalik eta politena izan dadila ahaleginduko gara", erantsi du Bartzelonako jokalariak.

Denboraldi hau hasi aurretik (Bilbao Basketek larunbatean ekingo dio Madrilen, Fuenlabradaren aurka) bera da Bilboko taldean ACBn partida eta minutu gehien jokatu dituen jokalaria. ACB txapelketan ere ohorezko postuetan ari da sailkapen historikoei begiratuta: 11. puntuetan, 7. jokatutako partida eta minutuetan, 3. hirukoetan, 16. erreboteetan, 26. asistentzietan eta 32. lapurtutako baloietan.

Nahiz eta Bilbon dagoela ez duen lortu kirol garaikurrik, Mumbruk arrasto handia utziko du erretiratzen denean, bertako buruetako bat izan baita klubeko unerik garrantzitsuenetan: bai garai onetan (2010-2011n ligako txapeldunorde izan ziren eta hurrengo denboraldian Euroligan aritu zen Bilboko taldea), bai txarretan (taldea desagertzeko zorian egon zen 2014an).

"Bilbo nire etxea dela sentitzen dut. Denbora asko da hemen nagoela. Nire seme-alabak Bilbon jaio ziren, euskaraz hitz egiten dute, eta erabat integratuta sentitzen naiz, jendeak hala sentiarazten nauelako. Toki batean maitatua zarenean, bertakoa zarela sentitzen zara, eta nik atsegin dut Bilboko parte sentitzea", nabarmendu du Mumbruk aipatu elkarrizketan.

t="utf-8">

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena