Saskibaloia
Fenerbahçeri 96-101 irabazita
Erredakzioa
Moskuko taldeak 96-101 irabazi dio finala Fenerbahçeri eta Europako txapeldun izendatu da Berlinen.
Albisteak (2)
CSKA Moskuk 96-101 irabazi dio Euroligako finala Fenerbahçeri eta Europako tapeldun izendatu da Berlinen. Bere zazpigarren Euroliga du Moskuko taldeak eta gehien dituen Real Madrilengandik bi titulura kokatzen da, Maccabi Tel Aviv eta Panathiaikos atzean utzita.
Errusiako taldea jaun eta jabe izan da hasieratik eta abantaila handiak azkar lortu ditu. Hirugarren laurdenaren erdialdera iritsi arte CSKAk aise irabaziko duela ematen izan du, baina Fenerbahçek ez du etsi eta aldeak murriztu ditu. Turkiako taldea asko gerturatu da azken txanpan eta norgehiagoka berdintzea lortu du azken laurden ikaragarria jokatuta (83-83). Irabazlea erabakitzeko luzapena behar izan du partidak eta bost minutu gehigarrietan CSKA nagusitu da (96-101).
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa