Saskibaloia
Endesa Liga
Erredakzioa
Todorovicek 28 puntuko balorazioa jaso zuen Fuenlabradaren aurka, San Emeterio erabakigarria izan zen Bartzelonaren kontra eta GBCn Jared Jordan izan zen onena.
San Emeterio (eskuma), Bartzelonaren aurkako partidan. Argazkia: EFE
Fernando San Emeterio (Lidergoa), Andy Panko (Eraginkortasuna), Marko Todorovic (Jarrera), Jared Jordan (Eskuzabaltasuna) eta AJ Ogilvy (Gorputz eta Arima) jokalariek osatzen dute Endesa Ligako 18. jardunaldiko boskoterik onena.
Marko Todorovic (Bilbao Basket), gainera, jardunaldiko MVP izendatu dute. Fuenlabradaren aurka, 20 puntu eta 9 errebote egin eta 28 puntuko balorazioa jaso zuen. Madrilgo taldean, Andy Panko izan zen jokalari onena, 20 puntu eginda eta 40ko balorazioa jasota.
Vitoria-Gasteizen, garrantzi handiko garaipena lortu zuen Laboral Kutxak Bartzelonaren aurka, hein handi batean, Fernando San Emeterioren lan bikainari esker (17 puntu).
Gipuzkoa Basketek ezin izan zuen Estudiantes mendean hartu, baina Jared Jordanenk egindakoa azpimarratzekoa da (14 puntu eta 9 asistentzi).
9 asistentzi).Hurrengo zuzenekoak
08 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
24 | 12:00 - 14:00 | HERRI KIROLAK | Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa |
24 | 12:00 - 13:45 | ATLETISMOA | Alcobendaseko Krosa |
24 | 16:10 - 16:50 | PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa |
24 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria |
25 | 23:30 - 00:30 | AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa