22:37

Saskibaloia

14. jardunaldia

Bilbao Basketek eta GBCk garaipena lortu dute urteko azken partidan

Erredakzioa

Laboral Kutxak, bestalde, porrota jaso du CAI Zaragozaren etxean (105-94), eta geroz eta urrunago dauka Koparako txartela.

1:27
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilbao Basketek eskura dauka Errege Koparako txartela, Iberostar Tenerife mendean hartu eta gero (68-85). Denboraldiko hamargarren garaipena da talde bizkaitarrarentzat.

Lehen laurden ahul baten ostean (21-16), "beltzezko gizonen" jokoak hobera egin du bigarrenean, eta atsedenaldian bi puntuko errenta zuen talde bilbotarrak (41-43).

Sito Alonsoren taldeak bigarren laurdeneko erritmoari eutsi dio hirugarrenean, eta zortzi puntuko abantailarekin ekin die azken hamar minutuei (55-63). Azken laurdenean, ez du aurkaririk izan eta zailtasunik gabe irabazi du.

Fitxa teknikoa:

68 Iberostar Tenerife (21+20+14+13): San Miguel (10), Richotti (13), Beirán (7), Sikma (12), Sekulic (4) -hasierako boskotea-, Uriz (7), Lampropoulos (5), Blanco (2) y Rost (8).

85 - Bilbao Basket (16+27+20+22): Colom (14), Dejan Todorovic (5), Mumbrú (10), Wragge (6), Marko Todorovic (9) -hasierako boskotea-, Gabriel (-), Hervelle (6), Williams (11), López (14), Andjusic (9), Mendía (-) y Borg (-).

Baskoniak, galdu eta GBCk garrantzi handiko garaipena lortu du

Laboral Kutxak porrotarekin agurtu du 2014. urtea. Gasteiztarrek CAI Zaragozaren pabiloian galdu dute (105-94). Etxekoak hasieratik nagusitu dira, eta Baskonia ez da markagailuari buelta emateko gai izan. Fernando San Emeterio izan da neurketako jokalari onena 21 puntu eginda eta 22ko balorazioa jasota. Gauzak horrela, geroz eta urrunago du Ibon Navarroren taldeak Koparako txartela.

Fitxa teknikoa:

105 - CAI Zaragoza (29+24+22+30): Llompart (8), Sastre (4), Robinson (19), Jelovac (16), Katic (10) -hasierako boskotea- Lisch (5), Pere Tomas (6), Landry (11), Norel (9) eta Goulding (17).

94 - Laboral Kutxa (25+21+22+26): James (18), Causeur (10), Bertans (5), Shengelia (12), Iverson (-) -hasierako boskotea- Adams (3), Ilimane Diop (-), Tillie (6), Begic (14), Vujacic (5) eta San Emeterio (21).

Gipuzkoa Basketek, bestalde, etxetik kanpoko bere lehen garaipena eskuratu du, Fuenlabradari neurketa serio batean irabazita (65-76). Dean izan da GBCko saskiratzaile nagusia (15) 16 minutu jokatu dituen arren, eta Hanley balorazio altuena jaso duena (19).

Fitxa teknikoa:

65 - Montakit Fuenlabrada (19+20+11+15): Rodriguez (-), Baron (9), Panko (18), Clark (6), Akindele (9) -hasierako boskotea-, Burtt (21), Vega (-), Diagne (2), Diaz (-) y Miso (-).

76 - Gipuzkoa Basket (20+28+14+14): Jordan (6), Dean (15), Diez (9), Hanley (13), Doblas (7) -hasierako boskotea-, Franch (9), Iarochevitch (8), Olaizola (-), Kuskic (9) eta Huertas (-).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    08 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    24 12:00 - 14:00 HERRI KIROLAK | Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa
    24 12:00 - 13:45 ATLETISMOA | Alcobendaseko Krosa
    24 16:10 - 16:50 PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa
    24 17:00 - 20:00 PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria
    25 23:30 - 00:30 AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena