20:03

Saskibaloia

17 talde

Endesa Liga urriaren 4an hasiko da

Erredakzioa

Guztira, 17 taldek hartuko dute parte, Bilbao Basket ligatik at geratu baita.

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2014/2015ko Endesa Liga urtarrilaren 4an hasiko da, ACBko asanbladak gaur onartu duenez. Guztira, 17 taldek hartuko dute parte, Bilbao Basket ligatik at geratu baita. Superkopak emango dio hasiera denboraldiari, irailaren 26an, eta ekainaren 26an, 25ean edo 26an bukatuko da, play-offen arabera.

Superkopa Gasteizen jokatuko da irailaren 26an eta 27an, eta astebete beranduago hasiko da Liga. Egutegia ezagutzeko zozketa egin beharko dute oraindik ere.

Urtarrilaren 17an eta 18an, 17. jardunaldian, ezagutuko dira Kopan hartuko duten taldeen izenak. Txapelketa Las Palmasen jokatuko da, otsailaren 19tik 22ra. Fase erregularreko azken jardunaldia, maiatzaren 24an. 28an hasiko dira titulurako kanporaketak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    08 Zuzenean 21:00 - 23:00 PILOTA | Lau t'erdiko txapelketa | B Serieko Finalaurrekoak: Bakaikoa vs Murua / Egiguren V vs Larrazabal

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena