16:16

Saskibaloia

Errege Kopa 2014

Egungo txapeldunak Teneriferen aurka egingo du debuta

Erredakzioa

Malagan Kopa hirugarren aldiz irabazteko asmoa du Bartzelonak, Andaluziako hirian jokatutako beste bi edizioetan gailendu ostean (2001ean eta 2007an).

  • Bartzelonak Malagan jokatutako bi Errege Kopak irabazi ditu. Efe.

    Bartzelonak Malagan jokatutako bi Errege Kopak irabazi ditu. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bartzelonak eta Tenerifek jokatuko dute ostiralean (zuzenean, 21:30etatik aurrera), Errege Kopako final-laurdenetako azken partida. Bi taldeak lehen aldiz izango dira aurrez aurre Errege Kopan, eta kataluniarrak faborito dira, kanariarren aurka jokatutako 15 partidak irabazi dituztela ikusita.

Tenerifek 26 urte eman ditu Kopa jokatu barik. Aurtengoa hirugarren parte-hartzea izango dute, Endesa Ligan lehen itzuli ona jokatu ostean. Blagota Sekulicek ezin izango du jokatu, baina, hala ere, kanariarrek ezustekoa emateko prest daude.

Aurrean Bartzelona izango dute, egungo txapelduna. Kataluniarrek Malagan jokatutako bi Errege Kopak irabazi dituzte.

Maciej Lamp baja den arren, bartzelonarrek hirugarren aldiz irabazi nahi dute Kopa Malagan. Gainera, iaz Gasteizen gertatu bezala, kataluniarrak ez dira faboritoak, Real Madril baizik.

FITXA TEKNIKOA

-TALDEAK

BARTZELONA: Huertas, Navarro, Papanikolaou, Lorbek, Tomic --posible cinco inicial--; Pullen, Sada, Oleson, Hezonja, Abrines, Nachbar, Dorsey.

IBEROSTAR TENERIFE: Uriz, Blanco, Rost, Sikma, Fajardo --posible cinco inicial--; Gutiérrez, Richotti, Bivià, Heras, Chagoyen, Lampropoulos.

-EPAILEAK: Hierrezuelo, Bultó eta Peruga.

-KANTXA: Martín Carpena.

-ORDUA: 21:30 (ETBk).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena