19:44

Saskibaloia

Eurokopa

Lointek Gernikak Universitas Pecsen aurka jokatuko du Eurokopako play-offeko lehen kanporaketan

EITB

Lucas Fernandezen taldeak etxean jokatuko du joaneko partida, Malosten, abenduaren 11n, eta itzuliko neurketa, Pecsen, abenduaren 18an izango da. Lointek Gernikak eta Universitas Pecs bi aldiz aritu dira nor baino nor gehiago, fase erregularrean.

  • Lointek Gernika eta Universitas Pecs berriro ere arituko dira nor baino nor gehiago (EITB).

    Lointek Gernika eta Universitas Pecs berriro ere arituko dira nor baino nor gehiago (EITB).

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lointek Gernika Bizkaiak Universitas Pecs taldearen aurka jokatuko du 2025-2026 denboraldiko play-offeko lehen kanporaketan, ostiralean baieztatu dutenez. Lucas Fernandezen taldeak etxean jokatuko du joaneko partida, Malosten, abenduaren 11n, eta itzuliko neurketa, Pecsen, Hungarian, abenduaren 18an izango da.  

Lointek Gernika eta Universitas Pecs bi aldiz artu dira nor baino nor gehiago Eurokopa honetan; izan ere, C multzoan izan dira biak, fase erregularrean. Universitas Pecsek eskuratu zituen garaipena bi neurketa horietan; Lauber Dezso Sport Hall pabiloian, emaitza 62-60koa izan zen, eta Malosten, ordea, norgehiagoka 63-66 amaitu zen.

EITBk kanporaketako bi partidak emango ditu, zuzenean; Lointek Gernikaren eta Universitas Pecsen helburua izango da final zortzirenetarako sailkatzea erdiestea.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena