17:15

Saskibaloia

ENDESA liga

IDK Euskotrenek eta Lointek Gernikak garaipena lortu dute; Kutxabank Araskik, berriz, galdu egin du

EITB

Bosgarren jardunaldiko partidak irabazita, Donostiako eta Bizkaiko taldeek sailkapeneko goiko aldean jarraitzen dute; Arabakoak, berriz, lehen porrota jaso du etxean, Cadi La Seuren aurka.

  • Lointek Gernika VS Joventut Argazkia: @GKesb

    Lointek Gernika VS Joventut Argazkia: @GKesb

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kutxabank Araskik Cadi La Seuren aurka jokatu zuen atzo, eta Gasteizko taldeak lehen porrota jaso zuen etxean. Aurkaria baino hobeto hasi zuen norgehiagoka, baina La Seu hobea izan zen atsedenalditik bueltan, eta horrek erabaki zuen neurketa: 56-64.

IDK Euskotren Donostiako taldeak, berriz, aise garaitu du, gaur, Jairis, 61-71, Murtzian. Garaipen horri esker, IDK-k bolada ona luzatu du denboraldi hasiera honetan, eta partida bakarra galdu du ligako lehen bost jardunaldietan.

Lointek Gernika, bestalde, Joventuten kontra aritu da. Lucas Fernandezen taldea 80-64 nagusitu da. Aurrea hartu du hasieratik, eta hirugarren laurdenean estuago ibili bada ere, azken laurdenean gora begira jarri da berriro. Emily Bessoirrek 17 puntu lortu ditu.

 

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena