11:26

Baskonia

Igandea honetan

Baskonia eta Tenerife, Kopako azken plazarako hautagaiak

EITB Media

Talde gasteiztarrak salkapena lortuko du Valentziak zortzi puntuko aldeaz Teneriferi irabazten badio.

  • Baskonia, Kopara begira

    Baskonia, Kopara begira

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Asteburu honetan erabakiko da ACB Kopako zortzigarren taldea zein izango den; bi talde dira hautagaiak, Bitci Baskonia eta Lenovo Tenerife.

Granadan jokatuko den Koparako sailkatutako taldeak Real Madril, Bartzelona, Joventut Badalona, BAXI Manresa, UCAM Murtzia, Valentzia Basket eta Rio Breogan dira.

Tenerifek bere esku du Koparako sailkapena lortzea Burgosen 73-81 irabazi ostean atzeratutako partidan.

Halere, Valentziak zortzi puntu baino gehiagoko diferentziaz irabazten badu Baskoniak lortuko du Koparako txartela.

Zortzi puntuz galtzen badu Tenerifek sailkapen nagusiko aldeko tantoetara jo beharko da eta hor Bitci Baskoniak 1368 ditu eta Lenovo Tenerifek 1317; beraz, 52 puntu baino gehiago lortuta nahikoa du Kanarietako taldeak sailkapena lortzeko.

Tenerifek zazpi puntu baino gutxiagoko aldeaz galtzen badu edo garaipena eskuratzen badu, Koparako txartela berea izango da.

Valentzia Basketen eta Lenovo Tenerife taldeen arteko neurketa igandean jokatuko da iluntzeko 20:00etan Santiago Martin pabiloian.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    02 20:30 - 22:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroaren aurkezpena
    24 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena