Baskonia
Gasteizen geratuko da
EITB MEDIA
Baskoniako jokalariek Errusian egingo dute lo gaur, asteazkenean eta ostiralean partidak baitituzte.
Giedraitisen lesioa. Argazkia: EFE
Bitci Baskonia taldeko Rokas Giedraitis jokalariak hurrengo bi partidetan ezingo du parte hartu ezker orkatila minduta duelako.
UCAM Murtziaren aurkako partidan aspaldi mindutako orkatilan min egin zuen berriro. Beraz, aste honetan Euroligan Unics Kazan (asteazkenean) eta Zenit San Petersburgo (ostiralean) taldeen aurka jokatu beharreko partidetan ezingo da aritu.
Giedraitisek Murtziatik Gasteizera bidaiatu du, eta taldeak Errusiako bidea hartu du.
Jokalariak tratamendu medikoa hartuko du, asteburuan Buesa Arenan Real Madrilen aurkako partidan parte hartu ahal izateko.
¿¿ ¡Rusia, allá vamos! ¿¿#GoazenBaskonia #EuroLeague pic.twitter.com/v6rsCGF9XQ
— Baskonia (@Baskonia) October 25, 2021
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa