22:39

Baskonia

3. jardunaldia

Baskoniaren lehen garaipena Euroligan, Panathinaikosen aurka (81-79)

EITB MEDIA

Gasteiztarrek azken segundora arte sufritu dute Panathinaikosen aurka garaipen garrantzitsua lortzeko.

  • Rokas Giedraitis (Baskonia). Argazkia: EFE

    Rokas Giedraitis (Baskonia). Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Saski Baskoniak Panathinaikos hartu du Buesa Arenan Euroligako hirugarren jardunaldian, eta, asko sufritu eta gero, Gasteizen geratu dira hiru puntuak (81-79).

Dusko Ivanovicen taldea aurreneko bi partidak galduta heldu da neurketa honetara; Olinpiakosen aurka jipoia jaso zuen Atenasen (75-50) eta Olinpia Milanen kontra galdu zuen gero Gasteizen (64-78).

Panathinaikosek, bere aldetik, partida bat galduta abiatu zuen txapelketa, AS Monako (75-63) taldearen aurka, eta, ondoren, Fenerbahce egungo txapeldunari irabazi zion Grezian (91-87), neurketa bikaina jokatuta.

Partida honi dagokionez, Baskoniak hasiera ona izan du; hiruko jaurtiketak sartu dituzte, aurreko bi partidetan ez bezala. Halere, lehen laurdenaren amaieran atzetik joan da (15-17). Partidak ildo beretik jarraitu du, baina talde gasteiztarra aurretik heldu da atsedenaldira (40-35).

Hirugarren laurdena indartsu hasi du Baskoniak, eta 8-0eko partziala eginda, 11 puntuko aldea jarri du markagailuan (49-38). Hala ere, Papapetrouren puntuei esker, greziarrak partidan sartu dira berriro laurden horretan bertan (51-49).

Azken hamar minutuak 61-59ko emaitzarekin hasi dira, eta oso parekatuta heldu da azken segunduetara. Azken jokaldian, Grangerrek defentsa bikaina egin du, eta Baskoniako jokalariaren lan horri esker, Panathinaikosek ez du hiruko jaurtiketa sartu. Neurketa 81-79 amaitu da.

Fitxa teknikoa

81 - Baskonia (15+25+21+20): Granger (12), Giedraitis (16), Fontecchio (16), Costello (1) eta Nnoko (4); Baldwin (7), Marinkovic (3), Enoch (7), Sedekerskis (15) eta Kurucs (-).

79 - Panathinaikos OPAP (17+18+24+20): Macon (7), Sant-Roos (9), Papapetrou (22), Okaro White (7) eta Papagianis (2); Perry (9), Nedovic (5), Floyd (2), Kaselakis (2) eta Evans (8).

Fernando Buesa Arena: 7.602 ikusle.

Partzialak: 15-17, 25-18, 21-24 eta 20-20.

Epaileak: Ryzhyk, Rocha eta Panther.

Landry Nnoko

Landry Nnoko (Baskonia)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena