Baskonia
Euroliga
eitb.eus
Arauak aldatzea eskatu egin du Euroligako organo errektoreak eta galdutzat eman beharrean beste data batean jokatzea aztertzen ari dira.
2019ko Baskonia - Zenit
Euroleague Basketball Euroligako eta Eurokopako errektore-organoak arauak moldatzea eta aldatzea aztertzen ari da.
San Petersburgoko Zenitek Euroligan jokatu behar zituen bi partidak, TD Systems Baskoniaren eta eta Valentzia Basketen kontra, bertan behera geratu ziren talde errusiarrak zituen koronabiruseko 13 positiboengatik, tartean 8 jokalari.
Euroligako diziplina epaileak galdutzat eman zizkion bi partidak 20 eta 0eko emaitzarekin.
Partidak jokatu ahal izateko gutxienez 8 jokalari behar dira eta zenbaki horretara heltzen ez den taldeari neurketa galdutzat eman beharrean beste data batean jokatzea aztertzen ari dira.
Beraz, baliteke 20-0eko emaitza hori bertan behera geratzea eta neurketa beste data batean izatea.
Hurrengo zuzenekoak
08 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
24 | 12:00 - 14:00 | HERRI KIROLAK | Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa |
24 | 12:00 - 13:45 | ATLETISMOA | Alcobendaseko Krosa |
24 | 16:10 - 16:50 | PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa |
24 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria |
25 | 23:30 - 00:30 | AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa