Baskonia
Hiru denboraldiren ostean
Agentziak | Erredakzioa
Jokalari uruguaitarrak Bayern Munich taldean jokatuko du datorren denboraldian.
Baskoniak Jayson Grangerren agurra iragartzeko erabilitako irudia. Iturria: @Baskonia.
Jayson Granger joko-antolatzaile uruguaitarrak agur esan dio TD Systems Baskonia taldeari Gasteizen hiru denboradi eman ostean. Grangerren egonaldia eta errendimendua lesioek baldintzatu dute.
Jokalariak ostiralean eman zuen Instagramen bere agurraren berri. Bertan idatzi zuenez, "hiru denboraldiko etapa amaitu da", baina denetarik bizi izan du, "kirol honek duen alde ona eta txarra".
2017an mundua jateko eta Baskoniari duen "onena" emateko asmoarekin etorri zela gogoratu du, baina, "zoritxarrez", "aurreikusitako maila" emateko modurik izan ez duela azaldu du, lesioen ondorioz.
"Eskerrak eman nahi dizkiot Gasteiz hiriari, Baskoniako zaleei eta kluba handia izan dadin itzalean lanean ari diren guztiei", idatzi du uruguaitarrak. Orain "etapa berria" hasteko ordua da eta Baskoniako jendea beti berarekin eramango duela adierazi du.
Joko-antolatzaileak Bayern Munichen jokatuko du datorren denboraldian. Ondorioz, Euroligan, Buesa Arenara itzuliko da, baina aurkariaren kamiseta jantzita.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa