Baskonia
Bigarren fitxaketa
Agentziak | Erredakzioa
Estatubatuarra Anadolu Efes taldetik dator, eta Euroligako liderra zen koronabirusak eragindako etenaldiaren aurretik.
Alec Peters, Baskoniako jokalari berria. Argazkia: @Baskonia.
Kirolbet Baskoniak Alec Peters jokalari estatubatuarraren fitxaketa iragarri du. Hegaleko pibotak arabarren barne-jokoa indartuko du, datozen bi denboraldietan.
25 urteko eta 2,06 metroko altuerako jokalaria Andalu Efes taldetik dator. Turkiarrekin Euroligako lider izan da koronabirusak eragindako etenaldiaren aurretik.
Peters Indianako Valparaiso unibertsitatean hazitakoa da, eta Phoenix Suns taldearekin egin zuen debuta NBAn, 2017-18 denboraldian. 209 partida bakarrik jokatu zituen eta batez beste 4,1 puntu sartu zituen.
Euroligara CSKAren eskutik iritsi zen, eta errusiarrekin Gasteizen jokatutako Lauko Finala irabazi zuen, 2018-19 denboraldian.
Denboraldi hartan txapelketako hiruko jaurtitzaile onenetarikoa izan zen, % 43ko portzentajearekin.
Amaitu berri den denboraldian, berriz, Anadolu Efes taldean jokatu du: 27 partida jokatu ditu bertan, 6,75eko distantziatik egindako jaurtiketen % 41 sartuz.
Alec Peters Baskoniak egin duen bigarren fitxaketa da, Rokas Giedraitisenaren ostean.
¿¿ He’s officially official
Welcome to our family, @petersalec! ¿¿¿
— Saski Baskonia (@Baskonia)
July 10, 2020
Hurrengo zuzenekoak
06 | 20:00 - 22:00 | SASKIBALOIA | Europe Cup: Bilbao Basket vs Kutaisi |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa