Baskonia
Ofiziala
Agentziak | Erredakzioa
"Oso pozik nago hemen geratzeagatik; kluba, erakundea, gasteiztarrak eta Gasteiz hiria bera oso atsegin ditut", esan du jokalariak.
Achille Polonara, Baskoniak irabazi berri duen Endesa Ligako sariarekin. Argazkia: @Baskonia.
Kirolbet Baskoniak konfirmatu egin du Achille Polonarak taldean jarraituko duela beste urtebetez. Horrela, Gasteizko taldea 2020-2021 denboraldiko plantilla osatzen ari da, Dusko Ivanovic entrenatzaileari kontratua berritu ostean.
Jokalari italiarrak beste denboraldi bat emango du Gasteizen, eta luzatu egingo du Italiatik kanpo jokatzen emango duen denbora.
Sasoi betean dagoela erakutsi du Polonarak. Endesa Ligako azken fasean, batez beste, 8,2 puntu sartu eta 4,7 errebote hartu zituen, 11,2ko balorazioarekin. “Toko” Shengeliaren jokoa osatu zuen, baita biak batera pistan egon zirenean ere.
Polonara jokalari erabakigarria izan da Dusko Ivanovicen planteamenduetan. Zenbait kasutan, entrenatzaileak hegalean ere jarri du jokatzen, eta emaitza onak eman ditu. Ivanovic taldera iritsi zenetik, Polonararen ekarpenak gora egin du.
"Oso pozik nago hemen geratzeagatik; kluba, erakundea, gasteiztarrak eta Gasteiz hiria bera oso atsegin ditut. Gogo handiarekin nago eta liga irabazi ostean beste titulu bat nahi dut", esan du jokalariak.
¿ ¡Quédate donde seas feliz!
¿ @ilpupazzo33 ¿#GoazenBaskonia ¿¿ pic.twitter.com/VGGrFzmDxW
— Saski Baskonia (@Baskonia) July 3, 2020
Hurrengo zuzenekoak
06 | 20:00 - 22:00 | SASKIBALOIA | Europe Cup: Bilbao Basket vs Kutaisi |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa