20:40

Baskonia

Min hartu du

Jayson Grangerren lesioa ezerezean geratu da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Uruguaitarrak min hartuta utzi behar izan du kantxa, hirugarren laurdenaren hasieran, eta bazirudien Akilesen tendoia berriro kaltetu izateko arriskua zegoela.

  • Jayson Grangerrek pista utzi duen unea.

    Jayson Grangerrek pista utzi duen unea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jayson Granger Kirolbet Baskoniako joko-antolatzaile uruguaitarrak, ostegun honetan Joventuten aurkako partidan min hartuta erretiratu denak, garrantzia kendu dio ezbeharrari sare sozialetan, eta igandean Endesa Ligako finalerdietako lehian parte hartzea espero da.

Uruguaitarrak Twitterren adierazi duenez "susto bat" baino ez da izan, eta zaleek bere egoerarengatik agertutako interesa eskertu du.

Hirugarren laurdena hasi eta 20 segundora, joko-antolatzaileak aldaketa eskatu du, eta herrenka joan da aulkira. Amorruz beterik eta begiak bustita, toalla bat lurrera bota eta eskuak aurpegira eraman ditu.

Bertan zeudenen artean ezinegona zabaldu da; izan ere, Uruguaikoa ekainaren 17an agertu zen berriro kantxetara, bere ezker oineko Akilesen tendoia hautsi eta zortzi hilabetera, eta hasiera batean antzeko zerbait izan zitekeela zirudien.

Baskoniako medikuek aulkian bertan artatu dute jokalaria, aldageletara eraman gabe, eta izotza jarri diote orkatilaren atzealdean, liga txapelketaren hasieran ebakuntza izandako gunean, Grangerrek lur-jota ematen zuen bitartean, ezinean.

Zorionez, minutuek aurrera egin ahala, jokalariaren aurpegia aldatu egin da eta bere kabuz utzi du kantxa partida amaitzean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:30 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena