00:31

Baskonia

Jornada 21 de la Euroliga

Ibilbidea zuzentzen ari dela berretsi du Baskoniak Khimkiren aurka (83-79)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Euroligako zortzigarren partida irabazi dute gasteiztarrek errusiarren aurka, eta une honetan bi garaipenera daukate zortzigarren tokian sailkatuta dagoen taldea.

  • Pierria Henry Jonas Jerebko defendatzen.

    Pierria Henry Jonas Jerebko defendatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Denboraldi honetan orain arte izandako ibilbide gorabeheratsua zuzentzen dagoela erakutsi du Kirolbet Baskoniak ostegun honetan Khimkiren aurka, Euroligako hogeita batgarren jardunaldian (83-79).

Norgehiagoka gogorra irabazi dio talde errusiarrari Buesa Arenan, minutu garrantzitsuetan burua hotz mantenduta. Gainera, garaipenaz gain, Dusko Ivanovicen mutilek bi taldeen arteko averagea eskuratu dute, Moskun jokatutako lehian hiru puntugatik galdu baitzuten (79-76).

Oso partida irekia izan da, azken minutuetan erabaki dena, batak zein besteak ez baitute alde handirik lortu markagailuan, gasteiztarren defentsa-lanak partida haustea eragotzi duelako.

Etxekoen aldetik, beste askotan gertatu ez bezala Tornike Shengelia ohi duena baino neurketa apalagoa jokatu zuen (8 puntu eta 11ko balorazioa), eta beste batzuek hartu zuten taldea gidatzeko ardura. Hori izan zen, hain zuzen ere, Shavon Shieldsen kasua. Estatubatuarrak 22 puntu, 6 errebote eta 29ko balorazioa pilatu zituen, eta hari laguntza bikaina eskaini zion Youssoupha Fall pibot erraldoiak (15 puntu, 8 errebote eta 21eko balorazioa).

Horrez gain, azpimarratzekoa da ere Achille Polonara italiarraren ekarpena, batez ere erreboteen alorrean. 11 baloi harrapatu zituen denetara eta 9 puntu sartu, eta horrek guztiak 19 puntuko balorazioa ekarri zion.

Errusiarrei dagokienez, Jonas Jerebko (16 puntu eta 17ko balorazioa) eta Janis Timma (10 puntu) besterik ez dira nabarmendu, azken hori, gainera, bigarren zatian bakarrik. Taldeko izarra den Alexey Shveden lidergoaren falta sumatu dute, 18 puntu sartu dituen arren. Alabaina, zenbaki traketsak izan ditu hiru puntuko jaurtiketetan, 15 ahalegin egin baititu hiru saskiratze soilik lortzeko.

Fitxa teknikoa:

83 - Kirolbet Baskonia (27+20+14+22): Henry (10), Janning (2), Shields (22), Shengelia (8) eta Eric (6) –hasierako bostekoa–, Gonzalez (-), Diop (4), Sergi Garcia (-), Fall (15), Stauskas (7) eta Polonara (9).

79 - Khimki Moscú (25+19+19+16): Shved (18), Zaytsev (3), Timma (10), Jerebko (16) eta Devin Booker (6) –hasierako bostekoa–, Karasev (10), Gill (2), Evans (8), Jovic (6) eta Bertans (-).

Epaileak: Borys Ryzhyk (Ukraina), Elias Koromilas (Grezia) eta Joseph Bissang (Frantzia). Timma (35. min) eta Jerebko (40. min) kanporatu dituzte faltengatik.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena