09:57

Baskonia

EUROLIGAKO 19. JARDUNALDIA

Baskoniak galdu egin du azkenaren etxean, eta play-offera hurbildu ezinik dago

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ivanovicen mutilek partida kaskarra jokatu dute Zeniten aurka, 19 baloi galduta (72-66).

1:05
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kirolbet Baskoniak galdu egin du asteazken honetan Zenit San Petersburgoren aurka jokatu duen Euroligako neurketa (72-66). Neurketa oso txarra jokatu dute bi taldeek (39 baloi galdu dituzte guztira, horietako 19 gasteiztarrek), eta, hartara, une erabakigarrienetan akats gutxien egin dituenak bereganatu du garaipena.

Errusiarrak sailkapeneko azken postuan zeuden kokatuta, bost garaipen soilik lortu ostean, horietako lau etxetik kanpo. Ondorioz, itxura guztien arabera, kantxa samurra izan zitekeen arabarrentzat, Europan darabilten ibilbide okerra zuzentzeko, baina oraingoan ere gaizki aritu da Ivanovicek zuzentzen duen taldea.

Baskonia atzetik joan da markagailuan norgehiagokako zatirik gehienetan, baina aurretik jarri da partidaren amaiera aldean (63-65, 01:45 falta zirenean). Haatik, azken jokaldietan akats potoloak egin dituzte Gasteizko taldekoek, eta horrek porrota ekarri die.

Gasteiztarrek errebotea galdu dute, hiru puntuko marratik ez dute asmatu, eta ezin izan dute Will Thomas gelditu (27 puntuko balorazioa). Errusiako taldeko jokalari estatubatuarrak Mateusz Ponitka poloniarraren bultzada izan du bidelagun (21eko balorazioa).

Arabarren aldetik, "Toko" Shengelia georgiarra izan da onena, 24 puntuko balorazioarekin. Nik Stauskas kanadarra ere ondo aritu da, 15 puntu saskiratuta, baina bien ekarpena ez da nahikoa izan garaipena eskuratzeko.

Horrenbestez, Baskoniak guztira zazpi norgehiagoka irabazi ditu orain arte. Moskura joan behar du orain, CSKA txapeldunaren aurka jokatzeko.

Fitxa teknikoa:

72 - Zenit San Petersburgo (23+16+14+19): Renfroe (6), Hollins (2), Ponitka (14), Will Thomas (19), Iverson (10) –hasierako bostekoa–; Albicy (5), Khvostov (-), Trushkin (-), Voronov (3), Zubkov (3), Abromaitis (3) eta Ayon (5).

66 - Kirolbet Baskonia (16+15+18+17): Henry (13), Janning (9), Shields (4), Shengelia (13), Fall (2) –hasierako bostekoa–; Diop (4), Sergi Garcia (-), Stauskas (15), Pollonara (-) eta Eric (6).

Epaileak: Olegs Latisevs (Letonia), Anne Panther (Alemania) eta Gytis Vilius (Lituania). Ez dute inor kanporatu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:30 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena