22:59

Baskonia

Euroligako 17. jardunaldia

Baskoniak bolada txarra eten du, Bartzelonari Buesa Arenan irabazita (76-74)

Agentziak | Erredakzioa

Dusko Ivanovicen taldea jaun eta jabe izan da ia partida osoan baina azken minutuetan neurketa galtzeko arriskuan izan da.

  • Michael Eric (Baskonia) eta Ante Tomic (Bartzelona), partidako jokaldi batean

    Michael Eric (Baskonia) eta Ante Tomic (Bartzelona), partidako jokaldi batean. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kirolbet Baskonia amets gaiztotik esnatu egin da azkenean eta Bartzelonari irabaztea lortu du 76-74, Euroligako 17. jardunaldian.

Pierria Henry izan da arabarren artean jokalaririk erabakigarriena. Estatubatuarrak 20 puntu egin ditu, bere markarik onena Euroligan, eta 16 hiruko jaurtiketa asmatu ditu bere taldearen mesederako. Garaipenak aldaketa eragin behar du Baskoniak azken asteetan izan duen errendimendu eskasean.

Ivanovicen taldea garaipen gosez atera da kantxara eta hasieratik aldea zabaldu du markagailuan. 12 eta 6koa izan da lehen abantaila azpimarragarria. Ondoren, Nik Stauskasen eta Sergi Garciaren hirukoek 21 eta 12 jarri dute aurretik Baskonia. Hala ere, Kuricek sartutako hiruko ikusgarriak 21 eta 15ko emaitza utzi du markagailuan lehen laurdenaren amaieran.

Bigarrenean, Baskonia ederto aritu da kanpoko jaurtiketetan eta horrek min handia egin dio Bartzelonari. Gasteiztarrek euren onena eman dute lehen zati onetan eta Pesicen taldeak atzetik jarraitzen zuen atsedenaldian, 47-31, eta egoerari buelta nola eman asmatu barik.

Hirugarren laurdenean Henryk geldiezin jarraitu du baina Bartzelona sendoago aritu da. 0 eta 9ko partzial bati esker, kataluniarrak partidan sartu dira berriro eta laurdena 65-54ko emaitzarekin amaitu da.

Azken 10 minutuetan iritsi dira estutasunak Baskoniarentzat. Bartzelonak 0 eta 11ko partziala egin du eta 68 eta 65 jarri da amaierarako lau minuturen faltan. Azken segundoetan, Pierre Oriolak berdinketa lortu du, 74-74, bi jaurtiketa libreri esker.

Urduritasuna nagusitzen hasi da baina orduan Tornike Shengelia agertu da eta kataluniarren saskia indartsu birrindu du, markagailuan 76 eta 74koa jarriz. Azken segundoan Oriola partida iraultzear izan da hiruko jaurtiketa batekin baina baloia ez da saskian sartu. Azkenean, Baskonia garaile Ligan eta Euroligan jokatutako azken bost partidetan galtzaile atera ostean.

Fitxa teknikoa:

76 - Kirolbet Baskonia (21+26+18+11): Henry (20), Janning (8), Shields (14), Shengelia (13) eta Eric (2) -hasierako boskotea-, Diop (7), Sergi García (3), Fall (-), Stauskas (6) eta Polonara (3).

74 - Bartzelona (15+16+23+20): Hanga (4), Ribas (-), Claver (2), Mirotic (17), Tomic (2) -hasierako boskotea-, Davies (12), Abrines (4), Delaney (13), Oriola (7) eta Kuric (13).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:30 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena