13:01

Baskonia

Emaitza txarrengatik

Velimir Perasovic kargutik kendu du Baskoniak

Agentziak | Erredakzioa

Taldeak Real Madrilen aurka galdu zuen ostegunean Euroligan (55-77) eta maila kaskarra eman du aurtengo denboraldian.

  • Velimir Perasovic partida batean, aginduak ematen

    Velimir Perasovic partida batean, aginduak ematen. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kirolbet Baskoniak Velimir Perasovic entrenatzaile kargutik kentzea erabaki du ostiral honetan. Kroaziarraren lekua Josep Maria Berrocal orain arteko bigarren entrenatzaileak beteko du, igandean, San Pablo Burgos taldearen aurka jokatuko duten Liga partidan.

Klubak kargugabetzearen berri eman du eta Perasovici eskerrak eman dizkio "Baskoniarentzat lanean egon den denboran egindako lanagatik eta erakutsitako profesionaltasunagatik", eta "zorterik onena" opa dio bere "ibilbide pertsonalean eta profesionalean".

Perasovicek ere esker ona agertu dio klubari "niretzat beti oso berezia den leku batean lan egiteko emandako aukeragatik". Halaber, hitz onak izan ditu zaleentzat "uneoro" emandako babesagatik, "gauzak ondo" eta txarto joan direnean.

"Taldeak aldaketa bat behar duela onartzen dut eta bihotzez zorterik onena opa diet, eta dena ondo joatea”, esan du.

Momentuz, Josep Maria Berrocalek hartuko du taldea zuzentzeko ardura eta bera izango da lehen entrenatzailea igandean Baskoniak San Pablo Burgosen aurka Buesa Arenan jokatuko duen partidan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena