Baskonia
Fitxaketa
eitb.eus
Balearreko joko antolatzaileak denboraldia amaitu arte jokatuko Gasteizen.
Sergio Garcia. Argazkia: Baskonia
Kirolbet Baskonia taldeak ostegun honetan iragarri du Sergi Garcia joko antolatzailea fitxatu duela denboraldia bukatu arte. Jokalaria libre helduko da Gasteizera, Valentzia Basketekin zuen kontratua eten ondoren, eta Rasta Vechta talde alemanean jokatzen ari zen, utzita.
Sergi Garcia Palma Mallorcako Sant Josep Obrer taldean hezi zen. 2013an CAI Zaragozara heldu zen eta 16 urterekin debuta egin zuen Endesa Ligan. 2017an Valentzia Basketek fitxatu zuen, Eurocup txapelketa irabaziz, eta aurten Baxi Manresa eta Rasta Vechta taldeetan jokatu du, Valentziak utzita. Partidako ia 20 minutuan, 8,3 puntuko eta 3,4 asistentziako batez bestekoak lortu ditu talde alemanean, 7,9ko baloraziora helduz.
Sergi Garcia joko antolatzaile postua indartzeko helduko da Baskoniara, Jayson Granger uruguaitarrak lesio larria duelako eta Luca Vildoza argentinarrak eskuineko besaburuan lesioa duelako.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa